2012-02-29

HAWAIRA OPORRETAN

Goiz batean altxatu nintzenean ama gelara etorri zen oporretan goazela esanez, baina aita ezingo zela etorri lana egin behar zuelako.

Poz pozik jarri nintzen oporretan joan behar nintzelako:

-Eta nora joango gara oporretan?- Galdetu nuen.

- Hawaira joango gara!! -Erantzun zuen amak.

Garrasika hasi nintzen, besarkada bat eman nion eta korrika joan nintzen Karlari kontatzen. Karlak ez zuen sinesten.

Hurrengo egunean…

-Adriana, etorri gosaltzera!! -Deitu zidan amak.

Gosaltzera joan nintzenean amak hau esan zidan:

-Gero maletak egin behar ditugu, bihar goaz eta.

Maletak egin nituenean lagunekin gelditu nintzen.

-Kaixo!- Esan zuen Itsasok.

-Kaixo, badakizu bihar Hawaira noala? -Galdetu nion.

-Bai, Karlak esan dit. -Erantzun zidan.

Joateko ordua heldu zen.

Hurrengo egunean… Bidaian nengoen

-Ama, noiz helduko gara? -Galdetu nion.

-Bost minututan helduko gara. -Erantzun zidan amak.

- Eskerrak, nekatuta nago eta.- Esan nuen.

-Hango hotelean egingo dugu lo. - Esan zuen amak hotelera seinalatuz.

- Zelako polita den, gainera hondartza ondoan dago.

Heldu ginen Hotelera, maletak desegin nituen eta handik bost minutura hondartzara joan nintzen amarekin.

Ama toailan gelditu zen eta ni uretara joan nintzen, bat-batean…

-Kaixo, Beñat dut izena eta zu zelan deitzen zara?

-Ni Adriana deitzen naiz - Erantzun nuen oso lotsatuta, hain guapoa zen!

-Oporretan etorri zara?

-Bai, amarekin etorri naiz egun batzuk pasatzera - Erantzun nion.

- Ni hemen bizi naiz - Esan zidan Beñatek.

-Buelta bat ematera joango gara?

-Bale, baina laster etxera joan behar dut. -Erantzun zidan Beñatek.

-Bai, ni ere, bestelan ama…

Etxera joateko ordua zen.

-Ordua da, etxera joan behar dut -Esan nuen nik pena handiarekin.

-Beno agur!

Egunak pasatu ziren eta etxera joateko eguna heldu zen.

Maletak egiten ari nintzen, bat-batean atea jo zuten! Beñat zen!

-Kaixo kalera irten zaitezke? -Galdetu zidan Beñatek.

- Bai, baina amari esango diot kalera noala.

Kalean ginen eta eguerdian joan behar nintzela esan nion, pena handiarekin begiratu zidan eta:

-Bakarrik nahi dut zuk jakitea egun hauetan oso ondo pasatu dudala!

-Nik ere oso ondo pasatu dut zurekin!

-Bueno, joan behar dut, kontuz ibili bidaian, eta laster arte, agur!

- Ondo pasa, eta saiatuko naiz hurrengo urtean berriro etortzen, agur!!!

- Adriana sartu autora, bagoazela!- Garrasi egin zidan amak.

Autoan sartu nintzen. Bidaian lokartu nintzen, etxera iritzi nintzenean ohera sartu eta lo geratu nintzen, Beñatekin amets egin nuen.



Egilea:Naia Mendia

No hay comentarios:

Publicar un comentario