2013-05-02

Marmota

1.- Hibernatu:
Negu osoa gordelekuan igarotzen du eta udan eguzkia hartzera irteten da. Negua babesean eta lotan pasatzen du, eta udaberriko lehenengo eguzki izpiekin batera zelaietara irtetzen da.

2.- Gosetuta:
Negu osoa jan gabe pasatzen du, horregatik ez da harraroa zulotik gosearekin ateratzea.. Udaberritik, udazkenera belarra eta landareak jaten igarotzen du eguna eta gaua. Hirustak, alpapak eta txikori belarrak jaten ditu.sei hilabete horietan hiru kilo izatetik zortzi kilo pisdatzera iritsi daiteke.

3.- Ezaugarriak:
Mendietako karraskari handiena da. Lau hagin luze eta zorrotz ditu, egokiak dira belarra eta landareak txikitzeko. Atzaparrak oso zorrotzak ditu, lurrta irauli eta haziak karraskatzeko. Lepoa malgua eta arina du  eta edozehin aldetarantz mugitu dezake. Horri esker bere inguruan gertatzen dena jakin dezake.

4.- Zaindaria:
 beti dago erne ezkutalekutik gertu. Ez du ondo ikusten baina oso usainmen  eta entzuman  ona du. Arriskuren bat sumatzen dutenean ozen eguiten du txistu eta oso azkar ezkutatzen da.

5.- Zuloz beteta:
Kabiak zuloz beteta dazka, pasabide mordoa egiten dituztelako.

6.- Ugaltze garaian:
Arrak euren artean borrokatzen dira. Borrokaldia irabazten duenak emea estaltzea lortzen du. Elkar oldartzen zaizkie eta haginka egiten dute emea erakartzeko.

7.- Kumeak:
Kumeak bost aste ondoren jaiotzen dira. Jaiotzean 30 gramo bakarrik pisatzen dute, eta ilerik gabe. 3 aste pasatzen direnean begiak zabaltzen dituzte. 6. astean amaren esneaz elikatzen dira. 6. astetik aurrera, zelaietan bakarrik ibiltzen dira. Baina ama erne egoten da begira.
 
8.-Urrian lotara 
Udaberri eta uda osoa pasatu ostean Urriaren amaieran sulora sartzen dira eta lurrez estaltzen dute.Dozena bat marmotak artzen dute lo zuloan bi ilabetez behin beraien egin bearrak egiteko. Ibernatzeko garaia da.

Ariane Velo
urdin argia 
3. zikloa 
Hagina gela




No hay comentarios:

Publicar un comentario