Besoita auzoa
Besoita auzoa Berrizen dago. Bertako paisaia oso polita da: mendi asko daude. Nik mendi bat ezagutzen dut: San Kristobal. San Kristobalen urtero jai berezia egiten dugu. Zuhaitz asko daude, baina gure zelaia hondatuta dago, motorrak eta quad-ak ibiltzen direlako. Beste guztia oso polita da: landare asko daude eta eliza bat dugu. Urtero, jaia, igandez ospatzen dugu eta lagunak eta familiakoak larunbatetan bertara joaten gara garbitzera dena prest uzteko. Jaian jolas asko egiten dugu: bolo txapelketa, saku lasterketa, eskutaketan, harrapaketan, futbol partida...
Ezpatadantzakoak ere etortzen dira dantzatzera, Miren Amuriza eta Xabier Amuriza bertsoak abestera.
Besoita auzoan nire aitite, amama, lehengusinen eta osaben baserria dago. Animalia pila bat dute: ahuntzak, ardi mexikarrak, zaldiak, txakurrak eta katuak.
Egun batean katuak gure baserrira etorri ziren eta orain baserrian bizi dira.
Besoita auzoan baserri asko daude: Gonengo, Orue, Iturriko, Atxa, Ormetxe...
Gure baserria Gonengo eta Ormetxe dira. Orain Ormetxen obretan daude eta obrak arin bukatzea nahi dut.
Nire lagun batzuk gure baserrira etorri dira eta oso polita dela diote.
Ander Larrinaga
3.zikloa
Urdina
No hay comentarios:
Publicar un comentario