ARGAZKITIK TESTURA
IRLAKO ABENTURAK
Behin batean bi mutilek, abioian zihoazela,
istripua izan zuten eta irla batean jausi ziren. Galduta zeuden.
Goseak zeudenean fruta
bila joan ziren. Handik aste batera txabola bat egin zuten. Gero
laguntza eskatzera joan ziren. Inor ez zegoenez bazkaltzera joan
ziren.
Arratsaldean ideia bat
izan zuten, surfa egitea. Surfean zeudenean marrazo bat ikusi zuen
haietako bateketa uretatik irten ziren.
Hurrengo egunean haize
zakarra hasi zen eta beraien txabola bota zuen. Orduan beste bat egin
zuten.Oraingo txabola askoz ere hobea zen. Moldatzen hasi ziren
eta marrazoentzat tranpa bat egin zuten eta segituan harrapatzen
zituzten. Afaltzeko marrazo erdia jan zuten bakoitzak. Hurrengo
egunean surf pila bat egin zuten eta bazkaldu ostean bidaiari batek
ikusi eta etxera eraman zituen.
Herrian dena
kontatu eta poz-pozik bizi ziren.
MARTZEL
No hay comentarios:
Publicar un comentario