Gorriak pasatzen
Arraroa da baina pasa den urtean hau gertatu zen:
Mineko herri arraro eta txiki batean, Michael bizi zen.
Leku ederra zen mendiz eta zuhaitzez inguratua, argi berde batekin eztaliz, animaliz beterik, eta alboan, bere herritxoa zegoen: Tainir.
Beno, bere istorioa horrela hasi zen:
Diary:
-2014ko ekainaren 6a.
Kaixo nire etorkizuneko Michael maitea. Gauza arraro asko igertzen hasi naiz:
Oheratzeko orduan hasi da guztia, lehenengo ahots batzuk entzun ditut, eta "¡Beber Fanta, Beber Fanta!" errusiar baten bezala esaten zidan.
Handik gutxira ateak ta leihoak zabaltzen hasi ziren. Ordu batzuetara "El Danubio Azul" animalien soinuekin entzuten zen:
Guau, guau, guau, kua, kua, miau, miau, miau, mu, muu...Danubio azul
A zelako gaua!
Amari ez diot ezer esan banekielako berak, gure auzokideei errua botako zielako. Arazorenbat badaukat amak: auzokideak dira, badakizu zoratuta daudela eta... esaten dit, baina oraingoan ez, beste pertsona bat da! edo, ez da pertsona?
Diary:
-2014ko ekainaren 7a.
Gaur opera ikusi dut, egia esanda "La Donna è mobile". La donna é mobile
Badakizue zergaitik? goizeko ordu bietan abesten hasi da mamua. Eta bitartean argiak amatatzen eta itzaltzen hasi dira.
Goizean anaianagusiari kontatu diot:
-James, James!
-Zer?
-Gauean " La Donna è mobile" entzun dut.
- "¡ Que soso eres chaval" benetan, opera entzutea ere...
-Ez, baina, mamua izan da!
-Ze mamu?
- Ba zein izango da ba? etxekoa!- Eta " el muy pesado" joan egin da.
Eta gainera, eskolan, guztiak nitaz burlaka hasi dira:
- Benetan, eguneroko bat daukazu?
- Egia da esaten dutena?
Lotsa handi hori pasatu ondoren, nire amari kontatu nion.
Amak denerako zeukan entzuna (beti bezala). Izten eta irekitzen ziren leihoak mugitu egiten ziren, haizea egiten zuelako;
"¡ Beber Fanta, Beber Fanta!" esaten zuena nire arreba zen;
" El Danubio Azul" auzokide txoroak ziren; " La Donna è mobile" nire amona zen, eta argiaren arazoa moztu zutelako zen.
Baina oraindik ez dut jakitea lortu nor izan den nire egunerokoarena kontatu duena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario