2015-06-02

AMYREN IPUINA


Amy neskato bat zen, 18 urtekoa. Institutura zihoan. Hiru hilabete falta zitzaizkion graduatzeko. Oso gutxi falta zen, eta oso pozik zegoen eskola amaitzeko zegoelako.


Popularra zen bere  beste 4 lagunekin:
Ander eta Emma nobioak ziren eta Jade eta Mikel ere bai.
Mateko klasea zuten eta sartzean irakasleak jesartzeko esan zien zeozer zeukalako esateko.
-Bueno, gaur ikasle berri bat daukat aurkezteko. Mario, aurkeztu zure burua.
-Bueno, ba ni Ameriketatik nator, eta Mario deitzen naiz. Jarriko naiz, irakasle?
-Han, Amyren ondoan.
-Ongi da…- Bere lekuan jartzen da.
Amy oso pozik zegoen, horrela beste lagun bat eduki ahal izango zuen. Klasea oso arin pasatu zitzaion eta dena ondo joan zen. Gero etxera joan zen. Etxerantz zihoala Mariorekin topo egin zuen eta agurtzera joan zen.
-Kaixo, Mario! Non bizi zara?
-Ni, hango etxe hartan.
-Ni ondokoan bizi naiz! Zu al zara atzo etorri zinena?
-Bai.
Hortik aurrera Mario eta Amy oso lagun minak egin ziren eta egunero bata bestearen etxera joaten ziren. Baina Mario eta Amy konturatzen hasi ziren lagunak baino gehiago izan nahi zutela, eta Mariok esateko erabakia hartu zuen.
-Amy, gauza bat esan nahiko nizuke…
-Bai, Mario.
-Ni… Zutaz maiteminduta nago…
-Mario, ni… ni ere, zutaz maiteminduta nago…
-Nire nobia izan nahi duzu?
-Bale
Oso pozik ibili ziren hortik aurrera.
Egun  batean Mariok erabaki zuen Amyri berarekin eskontzen eskatzea eta horrela egin zuen. Amyk baietz esan zuen. Ezkontza hondartzan izan zen eta oso polita izan zen. Gero bidai bat egin zuten Caribe irletara. Bueltatzerakoan Amyk Mariori zeozer esan behar zion.
-Mario, zeozer esan behar dizut… Ni haurdun nago.
-Amy, hori zoragarria da!
Aurrerantzean ere dena oso ondo joan zen, umea izan zuten eta etxe bat erosi zuten. Umea Jone deitzen zen eta oso formala zen. Denak ondo bizi izan ziren.


BERTHA GAUGER

No hay comentarios:

Publicar un comentario