2015-12-01

ARGAZKITIK TESTURA

                      
                       POBRETIK ABERATSERA


Egun euritsua zen, jende asko zebilen kalean alde batetik bestera, euritakoekin eta arropa garbi eta dotoreekin, baina bazegoen mutil bat beti kale estu eta zahar batean zegoela.Beti bustita eta zikina zegoelako, eta lo kartoizko kutxa batean egiten zuen .Janaria zaborretatik ateratzen zuen , ez zeukalako dirurik ezer erosteko, jende askok ikusten zuen, han egunero egunero , triste eta bakarrik, baino inori ez zitzaion axola.

Zori onez neskato batek gizona ikusi zuenean berari eman zioten paga, hau da bi euro gizonari eskeini zizkion, berak oso pozik hartu zizkion eta eskerrak eman zizkion.Gero ondoko denda batera sartu eta kolere askoko zeozerk atenzioa deitu zion. Dendakoari galdetu zion ea zer den eta erantzun zion koloretako globoak zirela, berari asko gustatu zitzaizkion, denbora bat pentsakor egon eta gero, erosi egin zituen.Kalera irten zen, eta globoak puzten hasi zen, globoak tolestuz formak egiten hasi zen:txakurrak, zaldiak, lazoak , txapelak, koronak, ...
Umeei asko gustatzen zitzaien globo haiek, eta erosi eta erosi egiten zituzten, lortzen zuen diruaz globo gehiago erosten zituen eta orain globoak saltzen lan egiten zuen.
Denborarekin diru gehiago eta gehiago lortzen zuen, eta azkenean aberatsa eta ospetsu izaten bukatu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario