BASOAN GALDURIK
Hurrengo egunean denak elkartu ziren noiz joan eta zer eraman erabakitzeko eta argienak esan zuen:
-Nigatik, bi aste barru joatea da onena, horrela dena prestatzeko denbora izango dugu.
Eta erantzun zuen beste batek:
-Ba nik uste dut bihar joatea hobeto izango dela, horrela ez dugu itxaron beharrik!!!
-Baina horrela, ziur zerbait ahaztuko zaigula!!!
-Ba orduan, bi aste barru joango gara. Eta orain zer eraman erabakiko dugu.
Denak pentsatzen hasi ziren eta halako batean, kuadrilako tripontzienak esan zuen:
-Janaria eraman beharko dugu, bestela gose handia pasatuko dugu eta!
-Oso ideia ona.
-Eta linterna bat ere bai gaua pasatzeko, kanpindenda, lo sakua eta lo egiteko gauzak beharko ditugu!
Horrela pasatu zuten arratsalde osoa eta dena erabakita ,etxera joan ziren.
Eguna iritsi zen eta denak zeuden prest txangoa hasteko. Baden-Badenera heldu zirenean kanpindendak montatzeko egokia aurkitzen hasi ziren.
Toki egokia aurkitzean, kanpindendak montatu eta exploratzen hasi ziren. Halako batean, animalia bat ikusi zuten eta esan zuen argienak:
-Kontuz!!! Animalia bat dago, goazen babesera!!!
Handik bi minutura, animalia aldendu egin zen, eta denak lasaitu ziren.Orduan, exploratzen jarraitu zuten. Baden-Badenean gora eta gora fruitu batzuk ikusi zituzten eta hartzera zihoazela tranpa bat zela ikusi zuten, eta gutxigatik, baina ez ziren tranpan erori.
Iluntzen hasi zen eta kanpindendetan sartu ziren. Denak lo zeudela, basurde batzuk haiengana hurbildu ziren eta kanpindendak jaten hasi ziren. Tripontzia esnatu zuten, linternarekin enfokatu, ikusi eta denak esnatzen hasi zen.
-Esnatu!!! Basurde batzuk kanpindendak jaten hasi dira!!!
Aldentzea lortu zutenean bilera bat egin zuten:
-Bihar, gurasoei deituko diegu bila etortzeko, eta orain, denok lotara!
Esnatu zirenean, mugikorrak hartu eta deitzen hasi ziren, baina ez zeukaten koberturarik, orduan, bidea aurkitzen saiatu ziren:
-5 talde egingo ditugu. Bakoitza alde batetik joango da, ea norbaitek bidea aurkitzen duen. Aurkitzen dutenak garrasi haundi bat egin.
- Bale-erantzun zuten.
Ordu bat pasatu zen eta ez zuten ezer aurkitu, orduan etsita zeuden.
Janaria, amaitzear zeukaten eta gainera linternak pilarik gabe zituzten.
Zarata bat entzun zuten, orduan, ezkutatu egin ziren. Zarata hori geroz eta altuago entzuten zen. Bat-batean pertsona bat agertu zen eta orduan ezkutalekutik irten eta laguntza eskatu zieten eta lagundu egin zien.
Behean zeudela, kobertura berreskuratu eta gurasoei deitu zieten bila etortzeko. 15 minutu pasatu ziren eta ordurako heldu ziren. Etxera heldu zirenean 10 lagunek, beraien gurasoei, bizitako abentura kontatu zieten eta ordutik aurrera,ez ziren baso horretara hurbildu ere egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario