Olerki asmatuak
Txin txilin
ondo nago eskolan
jolasten, olerkiak
asmatzen eta gero
etxera bueltatzen.
Russbel Talde morea Ezkia gela
nire familiako guztiek
barre egiten zuten pozarren!
Baina hiltzen naizenean...
denak tristuraz negar egingo dute.
Aingeru Bernaola Talde urdina Pagoa gela
Patinetea
Patinetean ibiltzen naiz
eslaiatzen eta saltoak egiten
pla-pla-pla
lagunekin kalean patinatzen
gozokiak jaten
pla-pla-pla
kalean jolasten zezenaren aurretik patinetez
pla-pla-pla
Suar Ormaetxea Talde urdina Pagoa gela
Menditik galduta
Baziren behin ume batzuk eta aita bat ibiltzera joan zirenak.
Orduak eman zituzten oinez, galdu, egin zirenak.
Bat-batean baserri zahar bat ikusi zuten, baserriraino arineketan joan ziren.
Heldu zirenean atea jo zuten, eta ez zuen inork zabaltzen.
Orduan aitak ezan zuen uzte zuela abandonatuta zegoela, lehio batetik sartu ziren eta han igaro zuten gaua.
Hurrengo goizean baserriaren jabea etorri zen, eta ikusi zuen norbait zegoela, eta esan zien:
- Zer egiten duzue hemen? Alde hemendik!
Familia herri baten bila jarraitu zuten.
Ordu bete pasa ondoren, herri bat ikusi zuten, eta herritar bati galdetu zioten nondik zegoen Durango. Horrek, azaldu zien, eta urrunean Durango jartzen zuen kartel bat ikusi zuten.
Etxera heldu zirenean, amari kontatu zioten dena, eta amak esan zuen:
- Kontu gehiago eduki behar zenuten, baserritarrak edozer egin ahal zizueten.
- Beno, ez da ezer gertatu, denak ongi gaude!
- Bai baina...!!!
Ane Oceja Talde laranja Ezkia gela
No hay comentarios:
Publicar un comentario