TRINKETEAN BAKARRIK
Orain dela urte batzuk, (4 inguru), probalekuan afaria egon zen eta gero musika, oso ondo pasatzen ari ginen eta denok trinketera sartu ginen pelotan jolasteko asmoz, baina itxi egin behar zutela esan ziguten. Denak atera ziren, baina ni ez nintzen konturatu, konturatu nintzenerako ateak itxi zituzten eta denbora gutxira argiak itzali ziren. Oso beldurturik nengoen ez zen ezer ere ikusten, negar eta negar egiten hasi nintzen baina ez zidan inork entzuten. Ez nuen ezer ikusten, ez nintzen lekutik asko mugitu, zerbaiten aurka jo edo estropesu egiteko beldurrez nengoelako. Denbora batera, han gaua pasatzea pentsatzen hasi nintzen geroxeago beldurra kentzen hasi zitzaidan eta ilunetan pixkat hobeto ikusten ere hasi nintzen, baina oraindik oso txarto ari nintzen pasatzen. Lagunak, berriz, proba lekura joan zirenean denbora bat barru, ez zuten asko tardatu falta nintzela konturatzen, eta nire bila hasi ziren. Nik ez nekienez, nire bila zenbintzela eta eskailerak aurkitu nituen, etzita nengoela bururatu zitzaidan bakarra, eskaileretan jesartzea eta itxarotea izan zen, baina bat-batean giltzaren zarata entzun nuen atean sartzen. Eskuekin aurretik eta luzetuta neramatzala kolpeak saihesteko, ahalik eta azkarren aterantza jo nuen. Irten nintzenean korrika batean joan nintzen nire amarengana eta etxera joan ginen. Oraindik, ez dut ahaztu,a ze beldurra pasatu nuen egun hartan eta ez dut uste ahaztuko dudanik, inoiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario