BIDAIA HARRIGARRIA, MUNDU MIRESGARRIA
Bazen behin lagun talde bat.
Lagun taldeari misterioak edo gauzak aurkitzea gustatzen zitzaion, urte erdi zeramatzaten gauza bat ikertzen.
Orain ikertu zutena esango dizuet.
Eskola batean gertatu zen hau, eskolako gela bateko horma batean defektu bat aurkitu zuten eta zer izango ote zen pentsatu eta pentsatu zebiltzaten, baina egun batean, nahi gabe arbela pixka bat mugitu zuten, eta papel bat aurkitu zuten. Bertan hau ipintzen zuen:
-Hemen pista bat duzuze, kolore asko dituen gauza bat.
(Gelan mandalez betetako horma bat dute.)
Ikertzen hasi eta hasi eta lehenengo gauza bururatu zitzaiena irakaslearen kortxoa zen marrazkiz beteta zuelako, eta marrazkiak kolore bizi biziekin. Bigarren gauza, ateak eta altzairuak.
Orduak eta orduak zeramatzaten ikertzen, jateko irrikatzen zeuden dagoeneko, eta bat batean pasillotik zihoazela, jatera,
ume batek esan zien:
-Mandala margoztu duzuna, eh!
-Eskerrik asko!
(Bi segundu pasatu zirenean ohartu ziren:)
-Gelan dagoen koloretako horma!!!!!!!!!!!!!!
-EGIA DA!, GOAZEN!
Jantokira abiatu baino lehen, korrika betea gelara igo ziren, mandalen horma begirtu eta baten atzean hau ipintzen zuen:
"Hemen duzue azken aurreko pista" Zenbakiak ditut eta potolo nago.
Jantokira joan eta jan ondoren, gelara igo ziren. Lehenengo egutegia zela uste zuten eta gero hiztegiak dituen zenbakiak, ondoren zerrenda ea azkenik poster bat, eta hau jartzen zuen:
Julene Azpeitia 2017, baina begiratu eta ezer ez.
Gero alarma batek jo zuenean esan zuten "ERLOJUA" begiratu eta bazegoen, eta hau zioen:
"Arbela kendu"
Arbela kendutakoan, ate bat ikusi zuten, sartutakoan mundu miresgarri bat zegoen. sartu eta mundu hori pila pila bat kolorezko mundua zen. Mundu guztia, zoriontsu, osasuntsu, alai, eta beti gauza onekin zegoen, mundu hortako jendea oso positiboa zen.
Lagun taldea mundu hortara sartu eta harrituta gelditu ziren: jendea hegan... besoak gora eta behera mugitzen bazenitu hegan egiten zenuen.
Orain nolakoa zen mundua esango dizuet:
Ez zegoen dendarik, goxokiak lurrean hasten ziren janaria zuhaitzetan eta abar, barazkiak loreetan baina hazten zen guztia eginda zegoen eta inoiz ez zen amaitzen.
Ilargia gaztazkoa zen eta izarrak ogia, eguzkia kriston karameloa eta abar.
Orain istorioarekin jarraituko dugu!
Lagunak hor betiko geratzea erabaki zuten. Gero familiaz, lagunetaz eta abar gogoratu ziren, eta bururatu zitzaien guztiak eramatea, baina geroago ohartu ziren, elkarbanatzean, denok batera ados jartzen eta taldeko lana egiten lortu ahalko zutela. Txango bat egitea erabaki zuten mundu miresgarrira, ikusteko eta jendeak bere proposamenak esateko, eta ondo iruditzen bazitzaien, horrela, horrelako mundu bat eraikitzeko.
Denok baietz esan zuten.
Mundu horretan ez zegoen mugikorrik, wifirik, ordenagailurik eta aparatu elektronikorik ere ez. Komunikatzeko lore batzuk zeuden, non gauza hori loreari esan, pertsonari heldu eta esaten zion, baina ez ziren elektronikoak, naturalak baizik.
Bueno, istorioarekin amaituko dugu.
Mundua eraikitzea lan gogorra zen baina, mundu miresgarri hori hainbeste gustatu zitzaienez, ekin eta ekin zegoen herri osoa.
Azkenean herria eraiki zuten kostata baina bueno, oso ondo gelditu zitzaien. mundo guztia disfrutatzen zegoen, ez zegoen kutsadurarik.
Eskola bazegoen, baina irakaslea zuhaitz bat zen, IRAZU-ZURIA zuen izena, ez zituzten orriak gastatzen, ahoz egiten zuten edo bestela irakasleak bere ile (hosto) bat ematen zuen idazteko eta idatzitakoa irakasleak zuzendu ondoren, borratu eta bere ilean ipintzen zen, normal normal.
Bueno, kontatu beharrekoa kontatua dago, ez dago ezer gehiago, besterik gabe agur. Bueno, gauza bat gogoratu: Elkarbanatu, talde lana egin, ados jarri, ondo eramten.
Besterik gabe, agur bero bat.
Maialen Begoña
3. zikloa
Talde Laranja
No hay comentarios:
Publicar un comentario