2020-01-17

GRAFFITTI ERRALDOIAK

Graffittiak oso handiak direnean eta horma oso erraldoi baten egiten direnean mural grafiko deitzen zaie. Eskozian badago atari digital bat "Street Art 360" izenekoa munduko muralak aztertzen dituena. Ehun mural onenak aukeratzen ditu.

Nafarroako Leitza herrian egindako bat 46. postuan geratu da. Graffitti honetan andra nagusi bat ikusten da. Andra txirikorda egiten ari da ilean. Baina ilea koloretakoa da: gorria, urdina, berdea, horia, morea eta laranja. Andraren eskuak eta aurpegia zuri-beltzez margoztuta daude. 


Gaztetxean egindako graffittia oso polita iruditzen zait. Neska batek egin du, Lian izenekoa, eta Apata herrian bizi da, Durangotik hurbil.Asturiasko hiriburuan, Oviedon egindako beste graffiti erraldoi bat beste euskaldun batek egin du, Udane Juaristi. Baita ere ehun graffiti onenen artean gerratu da.

Ibai Ramirez
Talde berdea
3. zikloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario