2020-01-24
Nire oheari eskutitza
Egunon ohe maite:
Zelan egin duzu lo gaur?
Nik oso ondo, zuri esker.
Eskutitz hau idazten dizut, jakiteko, munduko oherik onena zarela, eskerrik asko nire pisua eta nire panpinena aguantatzeagatik. Oso erosoa zara. Beharbada beste pertsona batzuentzat ez zara hain erosoa, gogorra zarelako, baina niri zu bezalako oheak gustatzen zaizkit!!
Badakit zure erropa ez dela oso polita, baina oso beroa da, eta hori da garrantsitsuena. Arropa hori zikintzen denean, soineko polit batekin harro egongo zara!!
Eskerrik asko ni aguantatzeagatik, bueltaka ezin dudanean lo egin, gainean saltoka hasten naizenen...
Parkatu nire moko eta adurrengatik, gauean zuri lo egiten ez uzteagatik, eta eskerrik asko amets txarrak ditudanean, ni zaintzeagatik.
Goizetan, zugandik ezin naiz altxatu berandu eta gauetan irrikitan nago zurekin egoteko.
Maite zaitut ohe maitea, eta erabaki dut zuri Lolo deitzea, espero dut gustatu izana!
Gero arte!
Lucia Urrejola
Talde laranja
3. ziklo
Hurrondo gela
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario