Baziren behin bi lagun, Tximist eta Manolo izenekoak. Manolo gizon bat zen eta Tximist, aldiz, katu bat.
Bi lagunak etxean zeuden. Manolo besaulki laranja batean eserita zegoen, liburu bat irakurtzen eta Tximist laztantzen.
- Beno Tximist, uste dut ohera joateko ordua heldu dela.- Esan zion manolok Tximisteri.
-Miau, miau!-erantzun zuen Tximistek.
Azkenean, Manolo eta Tximist lotara joan ziren.
- Bihar arte, Tximist. - Esan zuen Manolok.
Tximist bere ohera joan zen eta Manolok berdina egin zuen.
Tximist lotan zegoen eta bapatean... Danbaa! Soinu arraro bat entzun zen. Katuak salto bat egin zuen, ikaratuta. Esnatu eta zer gertatu zen ikustera joan zen. Tximistek lehiotik begiratu zuen eta pertsona bat ikusi zuen, beltzez jantzita! Tximist asko ikaratu zen baina aldi berean pertsona hori nor zen jakin nahi zuen.
Katua korrika hasi zen pertsona misteriotsuaren atzetik eta eraikuntza arraro batean sartu zela ikusi zuen. Gero, Tximist soinu arraroak entzuten hasi zen.
Azkenean, sartu zen eta... Katu festa zen! Bere jabeak ikusi zuen eta esan zion:
-Kaixo Tximist! Banekien etorriko zinela, beraz festa bat prestatu dizugu.
Tximist oso pozik jarri zen eta oso ondo pasatu zuten.
AMAIERA
ALAZNE GARROTE
TALDE HORIA
3.ZIKLOA
No hay comentarios:
Publicar un comentario