2022-11-17


 

 

                        HERRI TXIKI BAT                                                                  

Nik deskribatuko dudan lekua Nafarroan dago eta herri txikia da.

Jaiak irailaren hasieran dira eta jai asko daude. Sendaviva ondoan dago baina ez da Arguedas. Herri horretatik ordu bat eta erdira dago Sendaviva.

 Jaietan erraldoiak eta buruhandiak daude eta zezenak ere. Bertako herri txikian erraldoi denda bat dago eta euskara gutxi eta gaztelera asko egiten da herri horretan.

Gaztelu bat ere badago eta oso zaharra da. Gaztelu barrura sartu ahal da baina ordaindu egin behar da. Gaztelua barrutik  ondo  mantenduta dago. Asko ibili behar da. Gaztelutik mendiak eta Tudela ikusten dira.

Igerilekuak ere badaude eta estalki gabe daude  eta futbol talde bat ere badu.

Herrian bertan tren geltoki bat dago Zaragozatik Barcelonara doana. Renfea herri atzetik pasatzen da.

Herrian apartamentuak oso zaharrak dira gehienak eta oso gutxi daude berriak.Herri oso polita da eta asko merezi du joatea alde zahar handia duelako eta kale estuak dituelako.                                     

 Zein herri da?

                                                                                    Ugaitz Gerrikabeitia

3.zikloa talde morea

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario