2011-05-26

Lanbidearen bila

Mikel 8 urteko mutil jatorra zen.
Egun eguzkitsu batean, Mikel bere amarekin marrubizko batido bat prestatzen ari zen, berak antolatuko zuen festarako.
Festa ospatzeko eguna heldu zen. Lagunak agertu ondoren Mikel batidoak jendeari eskeintzen zebilen.
Gizon bat zegoen herrian batidoak saltzen zituela eta oso ospe handia zuen.Gizon famatuari deitu zioten batidoak probatzeko.Gizona etorri eta batido bi hartu zituen.
Lehenengoa dastatu eta... gustatu egin zitzaion!
Gizonak Mikeli esan zion bere dendan lan egiteko,langile bat bilatzen ari zelako.
Mikelek onartu egin zuen eta astelehenean hasiko zen.

Astelehena heldu eta Mikel dendara joan zen.Bere lehenengo bezeroa bere gelako bat izan zen. Egun horretan Mikelek diru dexente irabazi zuen.
Hainbat egun pasatu eta gero bere lanarekin aspertu zen.
Suhiltzaile lanean aritu zen, gero polizia, txoferra, pilotoa, maisua, izozki saltzailea... Baina horietako bat ere ez zitzaion gustatu.

Asteartean, eskolatik irten ondoren amamaren etxera joan behar zen bazkaltzera.Amamak postrerako pastel goxo-goxoa prestatu zuen eta Mikelek ideia bat hartu zuen... Gozogilea izango zen!
Bere anaiei luzatu zien berari laguntzeko proposamena eta hirurak batera gozogileak izango ziren.

Eider Martin

No hay comentarios:

Publicar un comentario