2014-11-21

Deskribapena eta ipuina




DESKRIBAPENA 

Galilea 



Galilea Errioxako herri txiki bat da, Logroñotik 40km-tara dago eta Durangotik 1,30 minutura, gutxi gorabehera. Galilea oso biztanle gutxi ditu: neguan 300, eta udan 400.
Herri horrek 2 taberna eta denetariko denda bat du. Plaza bat dago, eta hor udaletxea dago. Barruan  oso handia den gimnasio bat dago. Eliza bi ditu, biak herriko bi puntetan. Bodega asko ditu. Frontoi bat ere badu igerilekuaren aurrean eta biak oso politak dira. Igerilekuaren eskuma aldean bide bat dago, bide horrek "EL CUCO " izeneko merendero batera eramaten zaitu. 
Ni, lehenengo aldiz joan nintzenean, harrituta gelditu nintzen: lekua zaharra da baina oso ondo dago eta goian lau zuhaitz elkartuta daude. Oso leku polita da. 
Jaiak abuztuaren 14-tik 17-ra dira eta gauza asko antolatzen dute.
-"Bajada de bodegas". 
-Kontzertuak. 
Mahastiak baratze asko ikusten dira ere.
                Malen hilera laranja 3zikloa Ezkia gela 

Ipuina sortu 

Basoan 


Egun baten Anek basora joatea erabaki zuen, orduan motxila prestatu zuen eta basoko bidea hartu zuen. 
Basora heltzean hiru bide zeuden eta erdiko biderantz abiatu zen. Behin, basoan, txakur bat aurkitu zuen, txakur hori, Aneren lagun batena zen.
Anek erabaki zuen hurrengo egunean eskolara eramango  zuela
txakurra eta bidea jarraituko zuela. 
Txakurra zeukala konturatu zen, baina ez zela bere lagunaren txakurra, bere lagunenak soinu zorrotza zeuka egiten zuelako.
 Hortaz ohartutakoan txakurra hor utzi zuen eta korrika egiten leku hartatik atera zen. Aurrera zihonean hamar txakur hilda aurkitu zituen lurrean eta, berriro, korrika batean leku hartatik atera zen, guztiz ikaratuta. Basoaren beste aldetik, bere amak entzun zuen esaten:
-Ane, Ane! Hemen zaude? Eta Anek esan zuen:
-Bai ama, hemen nago, oraintxe noa!
Tipi-tapa, tipi-tapa, amaren oihuak entzun zituzten, lekura heldu zen, baina bere ama han ez zegoen.
Bildurraren bildurraz etxera abiatu zen.

Etxera heltzean etxekoei dena kontatu zien eta erabaki zuen ez zela inoiz gehiago baso hartara bakarrik hurbilduko
                         Leire Crespo Talde Morea 3 zikloa  Ezkia gela 



No hay comentarios:

Publicar un comentario