Bazen
behin neskatila bat Izaro deitzen zena eta maiteminduta zegoena.
Eskolan beti bronka botatzen zion maixuak Unaxetaz pentsatzen
zegoelako. Egun batean kotileoa egin zuten gelako guztiek eta
bakoitzak gustatzen zitzaion mutila esan zuen. Izarori tokatu
zitzaionean ez zuen esan eta korrika joan zen negarrez. Gero etxera
joaten zenean ez zuen etxeko lanik egiten Unaxetaz pentsatzen egoten
zelako eta gurasoek ez zekiten zer egin. Psicologo batengana eraman
zuten eta psikoloak berarekin berba asko egin zuen baina Izarok
Unaxetaz pentsatzen jarraitzen zuen. Berandu egin zen psikologoan eta
azkenean etxera joan zen .
Oso
arin afaldu zuen eta ohera joan zen. Lokartu zenean amets bat euki
zuen, deabruarena. Deabruak esan zion horrela jarraitzen bazuen,
horrelako notak ateratzen, infernura joango zela eta Unax beretaz
gustatzen zela baina ez esateko inori. Horrela jarraitzen bazuen ez
zela beretaz gustatuko eta oso txarto pasatuko zuela.
Gero
itzartu zen eta goizeko 6:00ak ziren, ezin zuen lorik egin, azkenean
konortea galdu zuen. Ohartu zenean 9:00ak ziren eta bederatzi ta
erdietan eskolan egon behar zen. Korrika hasi zen eta orduz heldu
zen.
Gero
deabruak esandakoa gogoratu zuen eta bere buruarekin tratu bat egin
zuen, lau ta erdietan irteteko eskatuko ziola. Lau ta erdietan
berarengana hurbildu eta esan zion:
-Kaixo
Unax.
-Kaixo
Izaro.
-Eeeeeh,
nirekin irten nahi duzu?
-
Eeeeeeh, pentsatu egin behar dut – Esan zion eta joan egin zen.
Hurrengo
egunean eskolan txokatu egin ziren eta esan zion:
-Unax,
zer pentsatu duzu?
-
Eeeeeh, baietz. Izaro pozez saltoka hasi zen eta eskutik helduta joan
ziren klasera.
Amaia
Sanz
No hay comentarios:
Publicar un comentario