Xelebrekeriak
Nire izekok, gauza asko egiten zituen txikitan. Behin babarrun handi bat sartu zuen sudurrean. Egunak pasatu, eta babarruna, buru barruan zegoen!!! Babarrunaren sustraiak sudurretik aterarzen zitzaizkion ata ia-ia burmuinetik ere.
Azkenean, medikuek kendu behar izan zioten.
Nerea Gonzalez. 3.zikloa. talde laranja
Erromatik galduta!
Urrian Erromara joan nintzen osaba-izekorekin. Hotel Gorginan egin nuen lo. Hurrengo egunean Coliseoa, eliza bat "Egiaren ahoa" ikusi genuen eta "Egiaren ahoan" nire izekok beldurra izan zuen pentsatzen zuelako ahoa itxi egingo zela, eta bere eskua jango zuela.
Eliza batera joan ginen, eta bidean galdu ginen eta ordu asko egon ginen galduta.
Plaza de Espanian ere galdu ginen, eta ordu asko egon ginen galduta.
Nire osabak esan zuen barriro galdu egiten baginen, bera bakarrik itzuliko zela hoteleraino. Kokoteraino zegoen!!!
Elene Cortazar. 3.zikloa. talde laranja.
Barnetegia
Amak 21 urte zituenean barnetegi batera joan zen. Han bazeuden oso mutilgazte "grazioso" batzuk. Barnetegia etxe zahar bat zen, eta nire ama eukera ikastera joan zen.
Gau batean, amak gaileten soinua entzun zuen bere ohe azpian. Literak zeudenez, uste izan zuen behekoa gailetak jaten zebilela, eta, bat-batean, beheko neska korrika joan zen logelatik. Nire amak geroago pentsatu zuen animali bat zegoela eta bai, noski, halaxe izan zen: sagutxu bat zegoen behekoaren gailetak jaten!
Hurrengo egunean sagutxoa hilda aurkitu zuten, eta
"graziosoek" hileta egin zioten: batek komuneko papela zuen zamatik eskegita abadea bezala. Nire ama eta beste guztiak barrezka hasi ziren, jajaja. Ama pena handiarekin joan zen barnetegitik, baina euskara asko ikasita.
Garbiñe Moreno. 3.zikloa. talde laranja.
No hay comentarios:
Publicar un comentario