SENTSAZIO ZIRRARAGARRIAK
Aste honetako egun zoragarri batean, ohetik esnatu eta ahizpak elurra zegoela esan zidan. Nik burua altzatu eta berriro izara azpietan sartu nintzen. Azkenean, altzatu eta balkoira hurbildu nintzen. Eta zer?, bada. elurra teilatuetan eta kalean. Bai poza sentitu nuena!!!
Eskolara joateko ordua zen eta etxeko atarian Elenek neukan itxaroten, elur bola batekin. Elurra bota zidan eta nik kotxe batetik elurra hartu eta bola egin eta bota egin nion.
Martin etorri zenean, Elenek eta biok berari bolak jaurti genizkion. Orduan, Martinek ere geuri bota zizkigun.
Azkenean Leire eta Uxue hurbildu ziren eta elurrarekin jolasten hasi ginen. Baina Uxuek ez zuen nahi buzti egiten zelako.
Eskolarako bidean elur asko zegoen eta irriztatzeko arriskua zegoen. Landako gunetik gindoazenean nik irrist egin nuen eta ea, ea lurrera erori nintzen.
Eskolara heltzerakoan hankak eta eskuak hotz-hotz nituen eta Matematika klasera joan nintzenean hankak eta eskuak berotu zitzaizkidan.
Elurra gelditzen denean pena handia hartuko dut orain dela bi urte edo gehiago delako elurra ez dela Durangon jausi.
Iraia Irusta. Talde Zurria. 3. zikloa. Ezkia gela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario