2015-02-16

ESKUTIK HELDUTA



Kaixo ni Adhamá-ren espiritua naiz eta Afrikako herri pobre batean bizi nintzen. Ébolaz kutsatuta nengoen eta nire familiako kide denak Ébolaz hilda zeuden, beldurtuta negoen bakardadez josita eta egun triste haietan hospital baten nengoen bueltaka; inork ez zidan kasurik egiten eta ez nintzen ondo sentitzen. Sukar handia nuen eta oso argal nengoen.

Bat-batean neska gazte bat hurbildu zitzaidan, medikua zen eta esan zidan berarekin joateko. Nik mesfidantzaz begiratu nion, amak beti esaten zidan ezezagunekin ez joateko, baina oso jatorra zirudien eta esan zidan ni sendatzeko etorri zela. Orduan berarekin joan nintzen. Neska, Haizea deitzen zen eta kanpindenda handi batera eraman ninduen. Kanpindendan esan zidan beste neska batekin egongo nintzela; bera ere Ébolaz kutsatuta zegoen. Oraindik beldurtuta nengoen, baina handik egun batzuetara oso lagunak egin ginen Haizea, Shata (Ébolaz kutsaturiko neskatoa) eta ni. Orduan lagunekin jolastean oso pozik nengoen; Ébola nuela ahazten laguntzen zidaten. Egun batean Haizeak esan zidan bazutela tratamendua Ébolari aurre egiteko, oso pozik jarri nintzen; zoratzen nengoen.Tratamenduak  funtzionatzen zuen, hobeto nengoen, baina Shata txarrera zihoan ez
zegoen biontzat tratamendu nahikoa eta gaizki sentitzen nintzen niri ematen zidatelako eta ez Shatari. Egun batzuk pasa ondoren ni hobeto nengoen eta erabaki nuen nik hartu barik  Shatari ematea tratamendua, asko maite nuelako (lagun bezala).
 Oso ondo sentitzen nintzen Shatari lagundu niolako, baina banekien horren ondorioz nik hiltzeko posibilitate gehiago nituela, baina... Handik egun gutxira Shata ondo zegoen eta niri tratamendu gehiago eman zidatenez ondo nengoen ere bai.
 Hospitalean egun guztia ematen genuen ohe baten etzanda. Negua zenez, elurra zegoen; orduan erabaki genuen hospitaletik irtetzea pixka batean elurretan jolasten. Elurretan oso pozik jolasten ari ginen. Zirrara handia sentitzen nuen. Momentu horretan zarata handi bat entzun genuen. Gora begiratu eta elur-jauzi handi bat ikusi genuen gure parean. Orduan eskuak eman genizkion elkarri, asko estutu eta PUUMM… elur-jauzia gure gainera erori eta pozik hil ginen Shata eta ni ESKUTIK HELDUTA.

                                                        
   Naroa Loizate

No hay comentarios:

Publicar un comentario