2015-06-09

MSF

MSF


Tanzanian bizi naiz. Taly deitzen naiz, familiako bigarren umea naiz. Nire gurasoek beste ume bat eduki dute eta Tashin deitzen da. Nik 10 urte ditut, eta nire bizitza ez da oso polita.


Egunero nire neba eskolara eramaten dut. Gainera Sida daukat. Oso argal nago. Bizkar gainean zapi luze bat daukat eta han nire neba daramat. Niri berdin zait zelakoa den nire bizitza; nik garrantzi gehien ematen diodanari pozik bizitzea da.


Asoziazono bat, MSF, etorri da gure herrira. Gure gaixotasunak eta gure arazoak sendatzen etorri direla esan digute. Medikuetako bat Ane deitze da. Lotsa apur bat eduki dut, baina esan behar izan diot, sida dudala. Kamilla batera eraman nau, kanpindenda erraldoi batean zegoena. Proba batzuk egin dizkit eta ebakuntza egin behar didatela esan didate. Oso urduri jarri naiz hori entzutean.


Anek niri joku batzuk egiten dizkit egunero ni apur bat animatzeko. Batzuetan elefanteen gainean igotzen gara. Ez dut indar askorik, baina dudan apurra ematen dut.


Ebakuntzaren eguna heldu da, oso urduri nago. Lehenengo maskarilla bat jarri didate. Nire amak hiru ordu daramatza itxaron gelan. Azkenean irten naiz askoz hobeto. Ohera joan naizenean oso pozik egon naiz, baina lo ezinik.


Gaur goizean ez naiz oso ondo esnatu eta Anerengana joan naiz. Pastilla batzuk eman dizkit hobeto egoteko.


Aste bat pasatu da eta askoz hobeto nago. Asko eskertzen diot Aneri nigatik egin duen guztia. Batzar bat egin dugu gaixotasunak eduki ditugunak herriko guztiek.Batzar horretan gaixotasun larriak azaldu dira. Nire txanda heldu da. Beste egoera batzuetan lotsa ematen zidan, baina lotsarekin ez denez ezer konpontzen oraingoan lotsa barik esan dut: “Sida eukin dot!”, eta jendea harrituta gelditu da.
Nagusiek ez zuten sinesten entzun zutena. Danok txalotu didate zelan gainditu ditudan nire oztopo eta operazino guztiak. Oso-oso pozik jarri naiz. Eta taller batzuk egin ditugu Anerekin, idazten, margotzen… Aita zelan idazten den ikasi dut: الأب,  eta ama:  أم.  Nire lehenengo bi hitzak ikasi ditut.


NIre gurasoak oso pozik daude. Niregaitik hainbeste gauza egin dituzte MSFkoek... Nik nagusitan MSF-en lan egin nahi dut. Nik euren modukoa izan nahi dut. Bizitzak salbatu nahi ditut, heurek nirekin egin duten moduan. Ez dakit zelako esfortzuak egin beharko ditudan, baina den-denak egingo ditut.

10 urte pasatu dira eta Thailandian nago. Alzheimer duen ume bat atenditzen nago....




Elena Zarrabeitia



No hay comentarios:

Publicar un comentario