2019-02-22




                                     DESKRIBAPENA

ABADINO SAN BLASETAN

Nik deskribatuko dudana Abadinoko San Blas eguna da.


Abadinon abere asko egoten dira: behiak, zaldiak, oiloak, oilarrak, idiak, ahuntzak, etab, denak politak. Abereak dauden lekuetan normalenan oso txarto usaintzen du. San Blasak abere azoka dira.
Gero, postu batzuetan, San Blaseko kordoiak saltzen zituzten kolore askotakoak: larrosak, horiak, laranjak, moreak, zuriak, beltzak...
Postuetan ere San Blasaketa erroskilak saltzen zituzten, oso goxoak eta beste postu batzuetan, euskal pastelak, barazkiak, ogia, txakolina, babak... baserriko produktuak.

Txosnetan taloak saltzen zituzten: txorizoarekin, nutelarekin... denak oso goxoak!!
San Blas egunean Abadinon jende asko egoten da, baina oso ondo pasatzen duzu.




Niri asko gustatzen zait Abadinoko  San Blas egunera joatea. Lagunekin nagoenean oso ondo pasatzen dut: zaldiak, pottokan, behiak, oiloak, oilarrak... ikusi eta gero San Blaseko kordoiak erosten. San Blas kordoiak bederatzi egun ipinita eraman behar da, urtean zehar estarriko arazoak ez edukitzeko.


Aroa irusta


No hay comentarios:

Publicar un comentario