2019-10-25

BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK


BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK


XX. mendearen hasieran milaka euskaldun abiatu ziren Ameriketako Estatu Batuetara etorkizun hobe baten bila, gehienak Nevada, Montana, Idaho eta Kaliforniara. Nevadara joan zen artzain Txomin Malaxetxebarria gizaburuagarra 19 urterekin eta, bertako basamortuan burua galdu ondoren, Estatu espetxeko gas ganberan bizia galdu zuen 58 urterekin. Txomin bezala herritik urrun bakardadea lanbide izan zuten etorkin guztik omendu nahi ditu <<Bakardadeaz borrokatzen>>ikusizunak.

Euskal Herria emigrante herria da. XIX. eta XX. mendeetan euskaldun ugari abiatu ziren besteak beste Ameriketara askotariko arrazoiak zirela eta. XX. mendearen hasieran, milaka joan ziren etorkizun hobe baten bila, gehienak Nevada, Montana, Idaho eta Kaliforniara. Baina amets amerikarra garesti ordaindu beharra zegoen, urruntasuna eta bakardadea lanbde hartuz. Batzuk, gutxienez ondo bizitzeko lain diru lortuta, herrira itzuli edo han geratu ziren; beste batzuk, baina, ez lortuta, herrira itzuli eta miseria gorrian hil ziren. Txomin Malaxetxebarria izan zen horietako bat. Bat baino ez, baina ehunka, milaka joan ziren berarekin bateratsu. Horiek guztiak omendu nahi ditu "Bakardadeaz borrokatzen" ikusizunak Txomin MalaxeTxeberriaren istorioa kontatuz, antzeztuz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario