2020-02-14

IRATIKO OIHANA

Iratiko oihana Euskal Herrian oihan handiena da.Nafarroa behera,Zuberoa eta Nafarroa artean dago.Europako pagadi-izeidirik handienak ditu.Europako oihan handiena da Alemaniako Oihan Beltzaren atzetik.Nafarroako Pirineoak hartzen ditu,Aezko eta Zaraitzuko haranen artean.Irati ibaiaren goiko ibilgunea  Zuberoan sartzen iristen da.Guztira 6250 hektarea ditu.Glaziazioaren ondoren sortu zen Iratiko oihana.

FAUNA
Iratiko oihana naturako altxorra da.Balio ekologiko handia dauka.Espazio itxia da.Ea zeharkatu ezin horietakoa,non eroso bizi diren hainbat animalia espezie desberdin.Animali ugarienak:basurdeak,okartzak,oreinak,basakatuak,azkonarrak,katagorriak eta satorrak dira.Hegazti artean okila nabarmena da.

LANDARETZA
Lizordoiako erreserbak badauka pagadi berezia.Oihaneko zuhaitz ugarienak hauek dira:Ezkia,Hagina,Zumarra,Astigarra,Otsalizarra eta Zumea.

GUNE SIMBOLIKOAK
Gune simbolikoak leku bereziak dira.Leku haetan dela urte asko gure arbasoek  hildakaok lurperatzen zituzten eta gainean harriz egindako monumentuak egiten zituzten.Trikuharria:munumentu megalitikoa.Iratin topatu ahal ditugun monumentu batzuk hauek dira:Marietxeko trikuharria,illarritako nekropolia,mendilatz eta tristuibarteko erreserbak.

SARBIDEAK
Iratira sartzeko bi sarbide daude:mendebaldetik Orbaitzetaik eta ekialdetik Otsagabia herritik.Orbaitzeta herri zoragarria da eta antzinako armafabrikatik joaten da.Orbaitzetako arma fabrika oso ezaguna da Benito Lertxundik egindako abestiagatik.Beste aldean interpretazio zentroa dago puntu oso ona argibideak jasotzeko.

IBAIAK ETA MENDIAK
Euskal Herriko ibai garrantzitsuenak sortzen dira Irati Oihanaren inguruan.Atlantiko aldera Errobi eta Lauribar.Mediterraneora irati ibaia.
Inguruko mendi altuenak Ortzaintzurieta,Okabe eta Orhi.

MARIETXEKO TRIKUHARRIA
Trikuharri zoragarria da.Mendibeko muino txiki batean dago kokatuta.Zutik jarritako hiru harri handiz egina da.Kareharriz estalita dago.Mitologia dagokionez baso Euskal Herriko mitoen gune garrantzitsua da,batez ere basajaunen bizileku bat izateagatik.



IBAI GOMEZ

TALDE BERDEA 





No hay comentarios:

Publicar un comentario