2015-01-14

Erlijioak

Ni Erki naiz, Indiako herrixka batean bizi naiz, Kerlin-en. Ni eta nire familia Hinduismoan sinesten dugu. India gudan dago,Hinduismoa eta Budismoaren artean dago guda. oso txarto pasatzen ari naiz. Armairu barruan idazten ari naiz. Beldur handia dut. Egunero sortzen dut nire egun inajinarioa. Gaur nire nebagaz haserretu egin naiz. Nire auzokoak egunero ogi apurrak ekartzen dizkidate. Armairua zabaltzen denean susto galantak hartzen ditut. Pertsona guztiak daude armekin: pistolak, metraileta...
Buddismoa Indian sortu zen. Orain Buddista oso gutxi daude Indian, Txinan, Japonian, Korean, Tibeten, Nepalen, Sri Lankan...Buddismoan sinesten dute. Kristauentzat bezala Jesus, han Budda da heuren jainkoa.
Hinduismoa erlijio bat da,munduko zaharrenetarikoa.
Jainko asko daude.
Nire familia Hinduismoaren alde dago,ni ez nago inoren alde.
Bakoitzak bere erabakiak ditu,eta ez da borrokatu behar
dena lortzeko. Gaur nire auzokoak ogi apurrak ekartzean irten naitekela esan didate. Armairutik irten naiz eta dena lasai lasai dago, urteak eta urteak pasatu dira armairu barruan nengoela.

Nire lagun bat topatu dut erdi hilda zegoena eta nire gurasoak non dauden galdetu diot. Esan dit kobazulo batean daudela. Erlijioari buruz hitz egiten gaudela, nire gurasoek esan didate azkenean bakoitzak bere erabakiak hartzen dituela eta bakoitzak bere erlijioan sinesten duela.

Elena Zarrabeitia

2015-01-09




Izotzezko mundu fantastikoetan barrena



Hotz handia egiten duen herrialdetan, izotzezko eskulurak egiten dituzte kalean, eta jaialdiak antolatzen dituzte, jendeak ikusteko. Gaur egun, Sapporon (Japonia) eta Harbin herrian (Txina) dira izotzezko jaialdirik ezagunenak. Holako jaialdiak beste leku batzuetan aurkitu dezakeguz: Suedian, Herberehetan, Kanadan, Norbegian, Alaskan eta beste herrialde batzuetan. 

Harhin (Txina) 

Izotz eta elurrezko jaialdirik ezagunena eta zaharrena da. Itelongjialen bizi zen ehiztari eta arrantzaleak sortu zuten, 1.600. urtean inguru. 2.007-ko edizioan, munduko eskulturari handiena sortu zuten. 250 m luzeera eta 13.000 m kubiko zituen, eta Guiness liburuan atera zen. Normalean urtarrilaren 5-an hazten da eta otsailarararte iraunten du. Klima egokia bada lehenengo hazi eta beranduago bukatzen da. Sortzen dituzten eskulturak, ikusgarriak eta zoragarriak dira. Gainera izotzen eginda daudenez, eguzkiak jotzen duenean hainbat kolore agertzen dira. 

Sapporo (Japonia) 

Japonian duela 70 urte hazi ziren izotzezko eskulturak egiten. Ikasle talde bat izan zen ohitura hau hartu zuena, eta gaur egun, Sapporoko jaialdiak, mundukoko bigarren jaialdirik garrantzitsuena da, Harbirekoaren atzetik eskulturak astebetez ikus daitezke, otsailean. Sapporoko jaialdia Japoniakojaialdi garrantzi tsuenetako bat da. 2012-ko edizioan, 2.000.000 bisitari eduki zituen, gehienak Japoniarrak. Eskulturak gozatzeko lekrik onena Otori parkeko dorrea da.

Errrusia
Lehengo izotzezko jauregia, Errusiako Ana enperatrizaren eskariz egin zen, 1740-an, eta Piotr Erpkinek diseinatu zuen. Ordutik, izotzezko herriak egiten dituzte Erruasian. San Petesburgoko Anaren izotzezko jauregiaren erreplika egin zuten, 2000. urtean San Petesburgoko Hondar eta izotzezko lehen edizioan.


Olerkia

Nire dordokatxoa 

                                                         
 Nire dortoka maitea
 asko maite zaitut,
 nire dordoka maitea 
 maskota hoberena zaitut.

 Beti lo
 beti begiak izten
 ni zuregana hurbiltzean 
 esnatzen zarenean,
 pozik jartzen zarela konturatzean,
 ni ere pozik jartzen naiz.

Zu erostean 
txiki-txikia zinen,
orain zuri begiratzean 
asko handitu zarela
konturatzen naiz 

                                                                            
Nire dordokatxoa 
nire maskotatxoa!
                                 

                              
                                              

2015-01-08

KIROL PROBETAN MENDIA ZAINTZEKO DEIALDIA EGIN DUTE MENDIZALEEK

Azken urteetan mendian kirol proboka asko egiten dira: mendi martzak, lasterketak....
Mendian kirola egiten diren probetan ibilbideak markatzeko plastikoak erabiltzen dituzte eta gero ez dituzte batzen.Mendizale batzuk, media zaintzeko deia egin dute.Mugarran hainbat plastiko aurkitu dira eta oizen ere bai  hori dela eta orain ez dute itziko martxak egiten batzuen utzikeriagatik eta lotzagarria da mendia dauden plastiko kopurua. Iurretako martxan plastiko asko bildu dira eta zaldaikoak hartzen saiatzen dira eiprai asko ere aurkitu dute.



Beñat Garrido 3.Zikloa Talde (Berdea) 

PALMONDOA

JATORRIA: Californiako hegoaldean.

 ENBORRA: Lodia eta marroi kolorekoa. Ertz edo markak izan ditzake edota hostoen hondakin eta hariz estalita egon daiteke.

 HOSTOAK: Berde ilun kolorekoa dira, oso zabalak eta bere foliolo guztiak puntu beretik irtetzen dira eta han luze bezalako puntuetan bukatzen dira.

 DESKRIBAPENA: Oso azkar hasten den zuhaitza da eta 23-30 metroko luzeera har dezake. Bere frutua 0,6cm-ko inguruko borobil formakoak dira. 




 Irati,Unax, Ariane, Benji, Xabier eta Yera 2.ZIKLOA Talde (Larrosa)

2014-12-19

Gabon Zaharra eta Urte Berri On!





GABON ZAHARRA
ETA
URTE BERRIA


EUROPAN



ALEMANIA: Izpiritu gaiztoak aldentzeko suartifizialak botatzen dituzte. Mahai gainean janaria uzten dute, aulki batetik jausi egiten dute eta suzko gazteluak erretzen dituzte.

ITALIA: Arropa gorria jartzen dute sorte ona izateko eta gauza zaharrak lehiotik botatzen dute.


EUSKADI: Banan- banan 12 mahats jaten dute desio bat eskatuta.
                                                                               

                                                                       ASIAN


TXINA: Bederatzi egun dirau otsailean. Etxea garbitzen dute sorte txarra botatzeko.

KOREA: Ilargi beteko eguna da. Ezin dute gau osoan lo egin bekaina zuri bihurtuko direla uste dutelako.

INDIA: Urrian eta azaroaren arteko artean dago eta 5 egun dirau.


AMERIKA


ARGENTINA: Panpinak erretzen dituzte ispiritu gaiztoak garbitzeko. Mahatsak jan beharrean mahats-pasak jaten dituzte.

BRAZIL: Olatuen gainetik salto egiten dute eta loreak uretara botatzen dituzte eta jendea zuriz jantzita hondartzan batzen diru.



     AFRIKA



BENIN: Oiloak hiltzen dituzte jateko eta danborra jotzen dituzte dantzatuz.

SUDAFRIKA: Mozorratu egiten dira eta danborrarekin dantzatzen dute.



OZEANIA


ZELANDA BERRIA: Urte berriaren sartzen lehenengo herrialdea da.

TONGA: Urteko azken egunean zuzien argiaz beteko dira.


EGHOSA WILFRED NOMAYO. 3. ZIKLOA TALDE ZURIA. EZKIA GELA




OLERKI ASMATUA
GABONAK


Gabonetan hotz,
familiarekin hitz eta pitz.
Gabonetan hotz,
elurra mara-mara.
Gabonetan hotz,
turroia jan eta jan.
Gabonetan hotz,
opariekin bai on!


AINTZANE RAYA. TALDE LARANJA 3. ZIKLOA. EZKIA GELA






2014-12-12




Eguberriaren ezaugarri orokorrak


Eguberriak edo Gabonak (abenduaren 24 tik)Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak dira.(urtarrilak 6 arte).

Otoruntzak

Eguberrietako ospakizun zabalduenetakoak otoruntzak dira. Familia mahai inguruan biltzen da. Euskal Herrian, ospatzen dira Gabonetako afaria, Eguberriko bazkaria, Gabon zaharreko afaria eta Errege eguneko bazkaria.

Apaingarriak


Gabonetako hiru kolore nagusiak baita Santa Clausenak ere hauek dira: berdea, zuhaitzetakoa, zuria elurrena eta gorria bihotzarena. Gabonetako zuhaitza, Alemanian erabiltzen hasi zen XVIII. mendean. Ordutik oso ohitura zabalduta dago munduan zehar, izeia ipintzea kalean, zein etxean, hain bat apaingarriekin, bola, argiak eta beste apaingarri askorekin. Douglas izeia da ohikoena. Kaleetan, argi bereziak, jaiotzaren irudiak(Jesus, Maria, Jose, astoa, idiak, aingeruak, ardiak, Ekialdeko Aztiak eta gehiago), ezkilak, kandelak, galtzerdiak eta zapatak apaingarri tipikoen artean ditugu.


Musika

Austrian XIX. mendeko hasieran "Stille Nacht, heilige Nacht" (Silent night, Noche de paz edo Gabon gaua) abesti famatua konposatu zuten, urte batzuk geroago "Jingle Bells" sortu zuten. "Hator hator" Euskal Herriko abesti ezaguna Jesus Guridik egin zuen.
Vienan hiriko orkesta Filarmonikoak urtero urtarrilaren 1 ean urteberri-egunean, kontzertu bat egiten du, eta mundu osorako zuzenean ematen dute. Emanaldi hau lehen aldiz 1939 eman zen.


Opariak

Ohitura zaharra da munduan zehar umeei opariak ematea Gabonetan. Klasikoa da misterio giroa sortzea oparien ekarlearekin. Mundu mailan hedatu da Bizarzuriren irudia, Espainian  eta Latinoamerikako herrialde batzuetan Errege Magoak eta azken hamarkadetan Olentzero. 

                      Leire Muxika. 3. zikloa. Talde Zuria. Ezkia gela




2014-12-05




Deskribapena

Nerea


Nerea oso lagun ona da, 11 urte ditu, aurpegi alaia eta biribila du, sudur txikia, espain laburrak, lodiak eta oso ilunak ditu begi gaztain koloretakoak eta handiak, esku txikiak eta lodiak ditu, oso laburrak dauzkate, eta hankamotza da. Ile gaztain kolorekoa eta oso luzea du.

Oso neska lasaia, beti irribarre batekin ahoan. 
Nirekin oso ondo portatzen da jolasetan galtzen ez da hasarratzen
da baina guztion laguna da.

Neba bat du, Aitor izenekoa, 12 urte ditu eta institutoan dago. Nerea saskibaloira jolasten hasiko da, eta oso pozik dago gogo handia du hasteko eta ondo jokatzea espero dut.Tenisera jolasten du Arriputzuetako zalaian. Ostiralean joaten da jolastera  Naiarekin.
Bere desira katu bat izatea da, ia denok daukagulako: 
nik, Cristianek...
Gabonetarako katu bat eskatuko du. Berak persa bat nahi du, ile askorekin eta zuria.
Txalet baten bizi da. Oso handia, gainera bere etxe aurrean parke bat dauka futbol zelai eta guztiz.
Nire lagun onena da eta betirako izatea espero dut.


Aitziber Aguirre talde urdina 3. zikloa