2010-12-01

Andoni eta bere zaldia

Behin batean Andoni izeneko mutil batek zaldi bat erosi zuen. Zaldiari Rubio deitu zion. Hasieran ukuiluan egoten zen, gero zelaira eraman zuen eta korrika egiten hasi zen.
Zelaian aste bat pasa ondoren beste zelai batera eramaten, zaldia beldurtu eta haurreko bi hankak altxatu zituen eta tiraka hasi zen, baina ez zuen ospa egin.
Hurrengo astean albaitaria etorri zen eta zaldia zuhaitz batera lotu genuen. Indizioa sartzen hasi zenean zaldia beldurtu eta zuhaitza apurtu zuen, korrika egiten joan zen.
Berriz harrapatu eta zuhaitz potoloenera lotu genuen, txipa ipini genion.
Gabonetan Olentzerori zela bat eskatu nion eta ekarri egin zidan. Orduan nire zaldia eta ni Anbotora joan ginen. Egun hartan kriston behe-lainoa egiten zuen eta galdu egin ginen, orduan Anbotoko Mari etorri zen eta bere kobara eraman gintuen.
Hurrengo egunean itzartu ginenean ni eta nire zaldia bakarrik gelditu ginen.
Mari joan egin zelako, etxera bueltatu ginen eta dena kontatu nien aitari eta amari.
Andoni Arrazola

1 comentario:

  1. Asko gustatu zait, interesgarria eta dibertigarria izan da eta fantasiazkoa.

    Libe

    ResponderEliminar