2011-06-08

Gozokizko irlan

Kaixo , ni Igor naiz eta 10 urte dauzkat.  Durangoko baserri baten bizi naiz eta gozokiak asko gustatzen zaizkit. Egun baten telebista ikusten nengoela, iragarki hau eman zuten:
-Eros itzazue hauts magikoak, edozein gauza gozoki bihurtzen dituztenak! "Magik" dendan daude salgai- esan zuen gizon batek
Bat-batean aita sartu zen nire gelara eta esan zidanak harritu egin ninduen. Hain zuzen ere esan zigun hurrengo egunean irla tropikal batera joango ginela  uda igarotzera.Orduan ni "Magik" dendara joan eta 5kg hauts erosi nituen.
Arratsaldean maletak egiten hasi nintzen zirrara handiarekin.
Hurrengo egunean hegazkina hartu genuen eta nik hautsak nituen maletan.
Lurreratu ginen eta hegazkin fertilizadore bat hartu nuen. Hautsak biltegian  jarri  eta irla guztitik hedatu nituen. Bat-batean dena gozokizkoa bihurtu zen eta nik hegazkinetik salto egin eta hodeiak jan nituen, azukrezko kotoizkoak zirelako. Ibaian lurreratu nintzen mentazko gelatina janez, ura gelatina zelako.
-Ummmm! zelako goxoa!-esan nuen nik.
Igorrek berriro egin zuen berdina baina oraingoan elefante kaka baten gainean lurreratu zen. Zorionez kaka txokolatezkoa zen eta dena jan nuen.
Gero irla ikertzera joan nintzen eta denetarik aurkitu nuen. Zuhaitzen hostoak karamelozkoak ziren eta fruituak gominolazkoak.
Dena gozo-gozoa zegoen, hain gozoa etxea ere jan nuela eta Durangora bueltatu izan behar ginen.
Hauek izan dira nire opor oberenak, baina 40kg gizendu naiz.                  
Beste baten istorio bat kontatuko dizuet,                                         
Agurrrrrrrrrrrr!

 JAGOBA ARKARAZO
 TALDE MOREA




                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario