Hontz zuria
Ezkutan igarotzen du eguna, eta gauean ehiza egitera irteten da. Entzumen eta ikusmen apartak ditu. Maiz, elizako dorretan egoten da, zelatan.
1.-Gautxoria: Hontz zuria eguna lo egiten pasatzen da, baina eguzkia ateratzen denean presak bilatzera doa. Ikusmen eta entzumen ona dauka.
2.-Lumagia argia: Kolore argiko lumajea du. Bizkarraldea eta hegoen goiko aldea nahiko gorrizka ditu. Burua horixka du, goiko aldean gris koloreko lumatxoak dituen arren. Aurpegia nahiko zuria eta biribila du. Zabel aldea, berriz, zuri-zuriak ditu.
3.- Beste ezaugarriak: Begiak aurrerantz begiratuta dauka, entzumen oso fina du eta ikusmena ere. Atzaparrak ez ditu nahikoak, zortzi azazkal gogor eta zorrotzez horniturik harrapakinak presak hartzeko da.
4.-Ugaztun zaleak: Saguak, arratoiak, satorrak eta beste ugaztun txikiak jaten ditu. Gau bakar batean, 50 sagu ehiza ditzakete. Ugaztunik ezean, intsektuak, txori txikiak edo anfibioak ere jan ditzake.
5.-Bizilekua: Nekazaritza lur eremu irekietan ehizarako leku garbietan ohi da. Elizako dorreko gainarria dirudi. Zuhaitz zaharrak gustazen zaizkio. Eraikuntza modernoetan ere eskuta daitezke.
6.- Habiarik ez: Ez du habiarik egiten, baina ganbarako txoko ilunetan egiten ditu arrautzak.
7.-Familia ugaria: Martxoan kumeak eukiten ditu. Lehen arrautza azkenerarte aste bat irauten du. Lehenengo kumeek aukera gehiago daukate bizitzeko. Emea arduratzen da arrautzak txitatzeaz. Arra bitartean janari bila doa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario