Bazen behin neskato txiki bat, lau edo bost urte ingurukoa, oso polita zen eta beti arropa xarmant eta liluragarriekin jantzita joaten zen.
Egun batean bere amarekin hiriko merkatura joan zen, han pila bat jende zegoenez denbora guztian bere ama biztaz galtzen zuen, baina gero berriro aurkitzen zuen. Honako batean ez zuen aurkitu, jende artean bilatzen hasi zen, baina ezer.Une batean merkatuko saltzaile batek bere ama non zegoela bazekiela esan zion, neskatoa hurnbildu, eta merkatariak neskatoa hartu eta saku ilun eta zakar batean sartu zuen.Neskatoa irten ezinik oihuka hasi zen, baina inork ez zuen entzuten. Leku oso handia zela konturatu zen eta zutik egon ahal zela ere, eta ibili ere!!!
Bat batean argi bat piztu zen, neskatoa oso izuturik eskailera batzuk jaisten hasita zegoen. Eskailerak amaitutakoan froga batekin aurkitu zen, ate handi batean itsatsita, irakurri eta txilinbuelta bat egiteko jartzen zuen. Lehenengoan ez zitzaion atera, bigarrenean ere ez, baina hirugarrenean ederto atera zitzaion. Atea bakarrik zabaldu zen. Gero beste ate batekin topatu zen eta honetan hiru pilotekin malabareak egiteko jartzen zuen. Artista oso ona zenez lehenengoan zabaldu zen atea. Baina gero hiru ate handirekin topo egin zuen. Neskatoak lehenengoa ireki eta tigre bat azaldu zitzaion bapatean. Jarraian itxi zuen atea. Bigarrena zabaldu eta kobra posointsu eta zikinak aurkitu zituen eta ate hau ere jarraian itxi zuen. Hirugarrena zabaltzean berriz beste neska- mutiko batzuekin topo egin zuen.
Neskatoa konturatu zen tigrea zegoen gelan beste ate bat atzekaldean zuela.
Gelako ume guztiak plan bat ideiatu zuten :
Plan hau tigrea zegoen gela zabaltzea zen, tigrea lotan zegoen bitartean, eta isil- isil atea irekitzea zen.
Eta horrela egin zuten.
Atea irekitzean bakoitzak bere ama aurkitu zuen eta poz- pozik itzuli ziren denak etxera.
Amaia Gonzalez
3. zikloa
No hay comentarios:
Publicar un comentario