2014-01-13

ABANDONATUTAKO KATUA



                     ABANDONATUTAKO KATUA


Bazen behin neska bat Uxue deitzen zena eta bederatzi urte zituen, egunero joaten zen parkera eta han katu bat ikusten zuen,  katua oso txikia zen, beti zegoen Uxueri begira bere aurpegi tristearekin.
Egun batean eskolatik irteterakoan, joan zen berarengana eta korrikan atera zen, hurrengo egunean berriro joan zen parkera eta han zegoen betiko lekuan, eskuetan jarri zuen janaria eta jaten eman zion, baina hartu nahi izan zuenean alde egin zuen. Egunero janaria eramaten zionez, astea pasatu ondoren, besoetan hartzea lortu zuen eta etxera eraman zuen.
Bidean zihoala, izena  jarri zion, Mortadela deitu zion, katutxoari mortadela jatea gustatzen zaiolako.
Ez zekien utziko bazioten katua edukitzen, baina bere amak ere katuak gustuko zituen eta baimena eman zion.
Biharamunean albaitariarengana eraman zuten eta txertoa jarri   zioten. Klinikatik irten ginenean, ohea eta lepoko urdina erosi genion, bertan Mortadela jartzen zuen.
Etxera heldu ginenean, ohea prestatu non eta Mortadela oso pozik jarri zen.
Mortadelari asko gustatzen  zitzaion erositako gauzekin jolastea. Hurrengo asteburua heldu zenean, baserrira eraman genuen amamari erakustera; han bai pozik zebilela! korrika batetik bestera,  baserriko txakurraren laguna ere egin zen.
Arratsaldean etxera bueltatu ginenean, lagunekin joan zen, Mortadela ere  han zebilen.
Beste gauza berezirik gabe pasatzen zituzten egunak,baina egun batean etxera bueltatzeko ordua heldu zenean, Mortadela ez zen inondik agertzen. Etxekoak oso triste jarri ziren.
Egunak pasatzean, gero eta esperantza gutxiago zuten katua aurkitzeko, baina hogei egunen pasa ondoren Uxuen lagun batek aurkitu zuen eta etxera ekarri  zuen, denak jarri ziren oso pozik, eta pozago  katakumeak izango  zituela konturatu zirenean.
Biharamunean  mantatxo bat erosi zioten. Oso ondo zaindu zuten eta bere denbora heldu zenean, bost katutxo izan zituen, kolore guztietakoak ziren; beltzak, zuriak, marroiak, mantxadunak… izenak ere jarri zizkioten; Blankita, Izartxo, Ikatz, Tibi eta Otto.
Etxe baten edukitzeko katu larregi zirenez, bere lagunen artean banatu zituzten eta horrela katutxo guztiek izan zuten etxe on bat, eta denak zoriontsu bizi izan ziren.


Naroa Dudagoitia 3. zikloa (urdina)

No hay comentarios:

Publicar un comentario