2014-01-20

LARREA ESKOLA 40. URTE

Larrea Eskola

   Larrea eskola duela 40 urte sortu zen. 1974an. Hasiera baten eskola "Colegio comarcal San Fernando" deitzen zen. Orain futbol zelaia dagoen lekuan lehen saskibaloira jolasteko lau kantxa zeuden eta kiroldegia dagoen lekuan H.F. egiteko eraikuntza bat. 
   Hasiera baten irakasle bat izaten zen gai guztiak ematen zituena eta ikasleek banakako mahaietan jesartzen ziren.  
  Ikasteko era ere desberdina zen, ikasle bakoitzak bere liburuak zituen eta horrez gain, ikasleek 14 urteraino eskolan egoten ziren; 7. eta 8.maila egiten zutelako.
  Aurten 40 urte beteko dira eta ikasturte amaierarantz eginkizun bereziak ospatuko ditugu, zuzendaritza taldea horretan murgilduta dago.

Ugaitz Larrinaga, Iker Urtiaga, Aroa Porteiro, Naiara Muñoz, Guliano Matei eta Koldo de Oliveira 3.zikloa gorria

No hay comentarios:

Publicar un comentario