PELIKULAN
SARTUTA
Bi
lagun, neska eta mutila, Jon eta Miren, zinemara joan ziren pelikula bat
ikusten joan ziren. Egun horretan gertatu zena, burutik ere ez zitzaien inoiz
pasatu eta beraiei gertatuko zitzaienik askoz gutxiago.
Lekua
hartu, argiak itzali, soinua piztu eta pelikula hasi zen, lehenengo hamar
minututan dena behar zen moduan zihoan, beldurreko eszena bat agertu arte,
lagunak, eskutik heldu eta konturatu barik pantaila handi horren barruan
sartuta zeuden, mundu hori, izugarri desberdina zen, zuhaitzak hitz egiten
zuten, bizitza zuten eta pertsonek ez zuten inori laguntzen ezta inorekin hitzik
egin ere.
Mundu
horretan galduta zenbiltzan, ez zen benetako mundua, baina han barruan
benetakoaren bezalako zen. Pertsona onak eta gaizkileak zeuden.
Egun
bi pasa ondoren, eta mundu horretako kaleak ikertu ondoren, parke bateko
aulkian esertzea erabaki zuten, pentsatu behar zuten nola bueltatu beraien
mundura. Horretan daudela, atzetik gizon batek ahoan zapi bat jarri zien eta
berehala loak hartu zituen, ez ziren ezertaz konturatu.
Esnatu
zirenean, biak zeuden aulkiei lotuta, gela nahiko itsusi baten zeuden, beraien aurrez aurre gaizkilea zegoen. Zelako aurpegia
jarri zuten ikusita barrezka hasi zen.
__ Nor zara zu eta zer nahi duzu? _galdetu
zuen Jonek
__ Zer nahi dudan? Hau bai galdera, zer
izango da ba? D I R U A
__Hori bai ez dugula.
__ Baina, zure gurasoak bai, eta ordaintzen
dute edo zureak egin du.
Gazte
biak ikaratuta geratu ziren, ez zekiten zer egin, eta gainera nola abisatu
aitari? Ez ziren mundu honetakoak…
Bahitzaileak
laguntzaile bat zuen, mutil gaztetxo bat zen. Gaztetxo honek laguntzen zion,
bere ama bahituta zeukalako. Jon eta Mireni begiratzen zien bakoitzean, bere
amaz gogoratzen zen, eta erabaki gogor bat hartu zuen, gazte bi hauei
laguntzea.
Kalera
irteteko aukera izan zuenean, poliziari abisua eman zien, bere kasua ere
kontatu zien; poliziak lehenengo ama erreskatatu zuten, eta gero Jon eta Miren
zeuden etxera joan ziren. Kontu handiz sartu ziren, inongo zaratarik egin gabe
eta gaizkilea erraz harrapatu zuten. Eskuburdinak jarri eta kartzelara eraman
zuten.
Jon
eta Miren aski geratu ziren, baina oraindik pelikularen barruan zeuden, eta
nola bueltatu etxera?...
Bat-batean,
argi egin zen eta zineman agertu ziren, aukeratu zuten eserlekuetan. Biak
barrezka hasi ziren, amets bat izan zela konturatu zirelako.
__ Zein aspergarria izan den pelikula hau!
__ Pentsa, ez dut uste inoiz lotan geratu
naizenik.
Argiñe Lindez
No hay comentarios:
Publicar un comentario