Bazen behin
neska bat Xixili deitzen zena. Oso harroa zen eta instituko mutilik
guapoenarekin maiteminduta zegoen. Imanol deitzen zen mutila. Bistaz ezagutzen
zuen soilik. Xixili ile horia zen eta Imanol, berriz, ile marroia zuen. Xixili
oso harroa zen lagunekin eta gehien bat Imanol ikusten zuenean. Bere amets asko
Imanoli buruz ziren. Egun batean lagunei
esan zien ea nola esan ziezaiokeen Imanoli berekin irten nahi zuela.
Lagunek ideia asko eman zizkioten Xixiliri.
Xixili saiatu egin zen askotan, baina ez zuen lortu. Bere kabuz Imanoli
motxilan orritxo bat sartu zion hau esanez:
“Mutil,
maitea, zure neska sekretua naiz. Gaur, mesedez, etorri eliza atzera bostetan.
Musu bat. Maite zaitut.”
Imanolek
irakurritakoan harrituta gelditu zen. Bostak heldu ziren eta Xixili han zegoen
zain. Bat-batean Imanol agertu zen eta Xixili asko poztu zen. Segituan esan
zuen Imonolek:
-Zu al zara
nire neska?
-Bai, neu
naiz.
-Nola
deitzen zara?
-Xixili eta
zu?
-Imanol.
-Jezarri
hemen, mesedez.
-Zer nahi
duzu, Xixili?
-Zutaz
maiteminduta nago.
-Baita ni
ere.
-Muxu txiki
bat emango didazu, Imanol?
-Bai, bat
bakarrik, gero joan behar naiz eta.
-Ondo da.
Orduan muxu
bat eman zioten elkarri eta Imanol joan egin zen. Xixili oso pozik zegoen eta
beste muxu bat nahi zuen.
Hurrengo
eguna heldu zen eta beste orritxo bat sartu zion, baina oraingoan parkean
gelditu ziren arratsaldeko zazpietan.
Zazpietan
puntuan elkartu ziren biak eta banku batean eseri ziren. Eskua eman, eta muxu
luzea eman zuten. Hortik aurrera bikote izan ziren eta urteak joan, urteak
etorri nagusiagoak egin ziren, baina inoz ez ziren banandu gaztetako muxu
guztiengatik.
UNAX JAUREGI ARKARAZO
No hay comentarios:
Publicar un comentario