2015-01-30

Durangoko inauteriak





Sentsazio zirraragarria
Amets gaiztoa

Nire gurasoek landa bat daukate Matienan eta Izurtzako frontoira askotan joaten garenez, ametsean biak nahasten ditut. 
Gaua da eta ohean nago. Bat-batean auto baten barruan agertzen naiz, horma bat agertzen da, frontoiko horma, eta oin hots batzuk entzuten ditut: tap, tap, tap... horma atzetik munstro berde iguingarri bat agertzen da. Ni autoaren aulki baten azpian gordetzen saiatzen naiz, baina munstroa hurbiltzen hasten da. Harrapatzen saiatzen den momentuan,... esnatu egiten naiz, eta dena gezurrezkoa dela ohartzen naiz.

Ezti Unzueta talde urdina 3.Zikloa 

Durangoko inauteriak 

Inauterietako asteartean, lekuko guztien arabera, Durangoko

karnabalen egun nagusia izaten zen. Egun honetan goizean estudiantinak irtetzen ziren. Oso ezaguna zen egun horretan irtetzen zen konpartsa "Surrandien konpartsa".
Surrandiak kalez kale arineketan ibiltzen ziren jendea beldurtzen. Oinetan abarkak, mahoizko prakak, alkondara, gerrian zintzarriak eta aurpegian sudur handiko maskara edo kareta bat eramaten zuten. 
Eskuan txaleko zahar bat eramaten zuten eta kaletik zebiltzan ume eta emakumeak txaleko honekin jotzen zituzten. Putzuetan salto eginez inguruan zeuden guztiak busti egiten zituzten. Bihurrukeriak egiten pasatzen zuten eguna.
Hala ere, Andra Mariko elizpea errespetatzen zuten eta bertan gordetzen zirenak lasai uzten zituzten.

Bertsoa
Inauteriak

Hemen gaude gu,
eskolan,
Inauteri egunean,
mozorroak,
jansten ditugu,
eta dantzatzera goaz.

Otsailaren 13a
egun liluragarria,
dantza eta gero,
txokolatea,
eta lagunen barreak.

Kalera goaz,
lagunekin,
ondo pasatzen mozorroekin,
larunbatean
berriro gaude

mozorroekin soinean.

Maider G, Iraia I, Leire M, Bittor S, Eghosa N, Unai I, 
Talde zuria ezkia gela 3.zikloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario