2021-04-16

Toki baten deskribapena PORT AVENTURA

Nik deskribatuko dudan lekua Port Aventura da. Leku ikaragarri bat da, oso handia da eta atrakzio pila bat  ditu. Salou ondoan dago eta jende asko joaten da, sambala atrakzioa parkeko atrakzio handiena da eta Stampida, nire gustokoena da. Stampida, mendi errusiar bat modukoa da baina karrerak egiteko da. 2 kolore daude: gorria eta urdina, eta bakoitza ilara bat dauka eta azkarren doan ilarak irabaziko du.

Parke erdian jatetxe bat dago, eta janaria oso goxoa da, gainera oso azkar ateratzen dute, eta jatetxearen aurrean 2 atrakzio daude, bazkaldu eta gero montatzeko.

Hotel bat dago eta ondoan leku bat, gainera gauean espektakulo ikaragarri batzuk egoten dira leku horretan. Goizeko espektakuloak ere badaude, baina ez nituen ikusi.Gauekoak ikusi nituen. Lehenengo dragoi bat agertu zen argiekin, eta gero 4 pertsona ageru ziren trage batzuekin haizea ematen zietela harketan eta hegaz egiten zuten. Eta afaltzera "txakurtxo beroak" egiten zituzten "le drums" tokira joan ginen. Berriro ere  joango nintzateke oso oso oso ondo pasatzen delako bertan.


Uxuri Pagai
3. ziklo laranja



No hay comentarios:

Publicar un comentario