DESKRIPZIOA
Nik gure gelako neskato bat deskribatuko dut. Ea asmatzen duzuen nor den!
Hasteko 5. mailakoa dela esango dizuet, oso maja eta dibertigarria dela iruditzen zait.
Bere ilea luzea eta beltza da, baina sarritan koleta eramaten du. Begiak berriz handiak, berdeak eta izugarri politak ditu, handiak eta disdiratsuak hain zuzen. Bere masailak kolore gorrizka agertzen dute, eta ezpainetan beti beti irribarre bat darama zintzilikatuta.
Belarriak nahiko txikiak ditu eta gehienetan belarritakoak eramaten ditu, bere belarritakoak gehienetan oso dibertigarriak eta originalak izaten dira. Bezo luzekoa ez da, eta beti beti eskuturrekoren bat eramaten du. Atzazal motzak ditu, jan egiten dituelako.
Ez da lar handia, hankak eta oinak neurrian ditu.
Beti etortzen da dotore jantzita, jantzia, frakak eta kamiseta etab, ez pentsa markaren asuntoa denik, baina bai politak izaten direla!
Zornotzan bizitzeko zaletasun bitxi bat du "sevillanak" gustatzen zaizkio, eta horregatik Matienara joaten da nola dantzan egiten diren ikasten
Gelan oso formala da, eta nahiko langilea, baina egun batzutan ez dago inondik inora iziltzekorik!
Asmatu duzue?
Nerea Rodriguez 3. zikloa (urdina
No hay comentarios:
Publicar un comentario