2012-11-26

Paulo egurgilea
Paulo gizon zahar bat zen, zuhaitzak mozten zituen, horrez gain egurra saltzen zuten denda baten ere egiten zuen lan.
Saltzen zuten egurra oso kalitate onekoa zenez, bezero asko zituen..
Behin, dendan zegoela, egurra bila etorri ziren, baina zoritxarrez ez zeukan, bere aizkora hartu eta mendira abiatu zen egur bila.
Mendira heldu zenean, aukeratu zuen moztu behar zuen zuhaitza, eta aizkora gora igo eta aizkorakada itzela ematera joan zen, baina momentu berean, Paulok zerbait sumatu zuen bere bizkarrean, lehenengo momentuan ikaratu egin zen, handik inor ez zebilelako; aizkora apurka –apurka jaitsi zuen eta alde guztietara begiratu zuen.  Zuhaitzaren adarrak kamisetatik hartuta zeukala konturatu zen.
__ Jesús, zer nolako sustoa!
Bat batean, zuhaitza hitz egiten hasi zitzaion, Paulo harrituta geratu zen, hainbat urte garrenean, lehenengoz zuhaitz batek hitz egiten ziona.
__Ez nazazu ebaki,  lehen basoa lagunez beteta zegoen, orain bakar batzuk baino ez gara geratzen, gu desagertzen bagara zuenak egin du.__ esan zion zuhaitzak
Paulo gizon ona zen, eta pentsatzen hasi zen. Konturatu zen zuhaitzak desagertuz gero kalteak baino ez zirela etorriko; lehorteak, uriolak...
__ Konbentzitu nauzu, ez dut gehiago zuhaitzik moztuko.
Paulo herrira bueltatu zenean, denei erabakiaren berri eman zien. Denda utzi eta beste lan bat bila hasi zen, ezaguna zenez, taberna baten hasi zen lanean, eta bezeroekin hitz egiten zuen bakoitzean esaten zien natura zaintzeko, munduaren etorkizuna zela eta.
Leire López 3. zikloa (urdina)

1 comentario: