2012-11-29

Ornitorrinkoa

1- Espezien nahasketa ote ?

Animaliarik arraroena da: ugaztuna da, arrautzak erruten  ditu, ahate mokoa du, kastoreen antzeko isatza eta igareben hankak ditu. Adituak harrituta geratu ziren animalia aurkitu
zutenean. Australiako ekialdean eta tasmaniako ekialdean bizi da.


2- Ezaugarriak

Itxuraz oso rraroa da: mokoa zabal eta zapala du, mokoan azal leuna eta goma bustia dirudi. Sudursuloak mokoaren goiko aldean ditu eta ahoa beheko aldean. Isats luze eta zapala du, uretan mugitzeko eta koipea pilatzeko erabiltzen du. Aldeetara hankak ditu eta atzapar zorrotzekin.


3- Pozoitsua

Ugaztun pozoitsu bakarrenetakoa da. Arrak, atzeko hanketan ezproi bat du eta hortik pozoia botatzen du. Animalia txikiak hil ahal ditu, baina gizakiak ez.


4- Uretan eta lurretan

Ibai ingurunean bizi da. Habia uretatik hurbil egiten du umeak izateko eta deskantsatzeko. Oso ondo igeri egiten du, horregatik ia denbora guztia uretan ematen du. Aurreko hankekin igeri
egiten du. Ur azpian 30 segundu egoten da eta irtetzean 20 segundo behar ditu arnasa hartzeko.


5- Jateko beharra

Igeri egitean, janaria harrapatzen du: karramarroak, intsektuen larbak, zizareak eta ur gazietako izkirak jaten ditu. Bere pisuaren % 20 jan behar du egunean. 12 ordu ematen du janaria bilatzen.


6- Zentzumenak

Beste ugaztunak baino usaimen gutxiago dute, baina uraren azpian usaindu ahal du. Harrapakinak sortzen dituzte eremu elektrikoak detekatzen ditu ur azpian. Muturrean elektro hartzaile bat du janaria non dagoen jakiteko.


7- Kumeen jaiotza

Ekaina eta urria bitartean izaten ditu umeak. Emeak habia egin eta arrautzak jartzen ditu, bi edo hiru aldi bakoitzean. Jaiotzean, umeak, emeak zaintzen ditu. Lehen egunetan esnea edaten dute. Emeari poroetatik ateratzen zaio esnea. Kumeek lau hilabetez esnea edaten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario