Kilkerraren bizilekua sabana zen, baina sabana ez zen berarentzat bakarrik, beste lehoi bat bizi zen bere lurraldean: Orromarru lehoi harroputza.
Lehoiari ez zitzaion gustatzen kilkerra beti pozik eta alai ibiltzea eta horregaitik egun batean sekulako atzaparkada bota zion. Kilkerra lurrean zen, altxatu zenean hauxe esan zion:
-Baina zer gertatzen da zurekin! Ohianeko erregea esaten dizutelako jendea jo dezakezula uste duzu ala?
Orromarru lehoiak asko poztu zen Txirritx kilkerra haserre ikustean. Eztabaida itzela egon zen bien artean, baina azkenean akordio batera heldu ziren, borroka bat egitea izan zen beraien akordioa.
Eguna heldu zenean Txirritx lagun txikiekin etorri zen hau esanez:
-Bat, bi eta hiru! Zizt eta Txist, bizkar, hanka eta buru.
Orromaarru ez zen isilik geratzekoa eta hau esten zien:
-Bat, bi eta hamar!Zorroztu hortzak eta hantzaparra!
Txirritzen lagunak txikiak ziren baina asko eta ziztatzaile onak.
Handiak hatzapar eta hortzekin hil nahi zituen animali txikiak, baina hauek ihez egiten zieten.
Azkenean Orromarruren lagunek garaiturik ikusi zutenean han zegoen erreka batera joatea erabaki zuten.
Harrezkero animalia txikiak lasaiago bizi izan ziren eta esaten dute Txirritx eta Orromarruk lagunak egin zirela.
"Orromarru eta Txirritst" ipuin hau bukatu da eta txist!
Javier Ugarte Campus
Talde Morea
Eskia gela
No hay comentarios:
Publicar un comentario