2014-05-08

IZAR MAGIKOA

Bazen behin familia oso zoriontsu bat, hiru seme zituztenak.
Gazteena Jon, zaharrena Eneko eta ertaina Haritz deitzen zirenak. Gabonak zirenez familia hura supermerkatuan zegoen gabonetako zuhaitza erosten. Zuhaitza erosi eta etxera joan ziren zuhaitza apaintzera. Zuhaitza apaintzea bukatu zuten eta apain, apain geratu zen. Hurrengo goizean esnatzean, naiz eta olentzeroren eguna ez izan, opari pila zeunden. Umeak ezin zuten euren begiek ikusten zutena sinetsi. Hurrengo goizean opariak zeunden berriro. Hurrengo goizean ere eta hurrengoan eta hurrengoan. Sinesgaitza zen gertatzen ari zena eta horregatik hurrengo egunean familiak zuhaitza kendu zuen gertatzen ari zena jakiteko. Pentsatu bezala hurrengo goizean oparirik ez zegoela konturatu ziren eta orduantxe gabonetako zuhaitza magikoa zela konturatu ziren. Familiak berriro ipini zuen zuhaitza eta anaia zaharrena armairu baten atzean ezkutatu zen gau osoan. Gaueko ordu biak jo zuten eta anaia zaharrenak gertatu zen guztia ikusi zuen. Harrigarria zen ikusi zuena. Hurrengo egunean anaia zaharrak gurasoei kontatu zien zuhaitza ez zela magikoa, zuhaitzaren gainean zegoen izarra baizik. Gaueko ordu bietan izarra disdiratsu-disdiratsu ipintzen zela eta opariak magiaz agertzen zirela. Gurasoak harriturik geratu ziren eta zuhaitza adopzio etxe batera eramatea pentsatu zuten bertako umeak pozik bizi zitezen opari haiekin. Pentsatu eta egin, familiak zuhaitza adopzio etxe batera eraman zuen eta hantxe ume guztiak pozik bizi izan ziren familia hurari esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario