2014-05-30

IZOZKI FABRIKA



Bazen behin ume bat 11 urtekoa New York ondoko herri txiki batean bizi zena. Ume horren izena Jonn zen baina bere lagunek Jonny deitzen zioten.
Udan bere janaririk gustokoena izozkia zen eta bere herrian izozki fabrika zegoen. Bere laguna, Mark deitzen zen eta biek beti fabrika horretara joatea amezten zuten. Joan zirenek esaten zuten den dena izozkiarekin eginda zegoela eta hotz handia egiten zuela izozkia ez urtzeko.

Urtero-urtero bost txarteltxo ipintzen zituzten izozkietan eta tokatuz gero fabrikara joan zintezkeen bisitan. Jonnyk eta bere lagunak, uda guztian zehar egunero 10 izozki edo gehiago erosten zituzten, inoiz ez zitzaienez tokatu pentsatzen zuten oraingo urtean tokatuko zitzaiela. Esperantza handia zuten eta lehenengo izozkia zabaldu zutenean... Jonnyri tokatu zitzaion baina bere lagunari ez! Orduan Jonnyk esan zuen ez zuela joan nahi izozki fabrikara.
    -Jonny, zergatik ez duzu joan nahi izozki fabrikara?- galdetu zuen Markek
    -Zu gabe ez dudalako joan nahi eta gainera ez zaitut bakarrik utziko- erantzun zion Jonnyk.
    -Joan, niri berdin zait, gutxienez zuk ondo pasatu- esan zion Markek.
    -Ez, ez eta ez! zu gabe ni ez noa!!- haserretu zen Jonny.
-Bale, bale horrela jartzen bazara...-erantzun zion Markek.
-Eskerrik asko Mark ulertzeagatik, orain goazen parkera jolastera-esan zion Jonnyk.

Horrela joan ziren jolastera parkera oso pozik.Orain esaten da hurrengo urtean biei tokatu zitzaiela tiket hori eta oso ondo pasatu zutela izozki fabrikan.
Nagusitan fabrikako jabeak izan zirela esaten duenik ere badago.






              KIMETZ KORTAZAR

No hay comentarios:

Publicar un comentario