Murriztu beharrekoak.
- Saiatu era guztietako produktuak berriz erabiltzeko moduko tamaina handiko ontzietan erosten. Ekidin, erabilera bakarreko ontzirik.
- Erosketetara zoazenean, eraman poltsa etxetik.
- Ahal baduzu, ez erosi alferrikako bilgarriak dituen produkturik.
- Ahal duzun heinean, erosi produktuak pisura.
- Ahal den neurrian ez erabili botatzeko produkturik, hala nola paperezko mukizapi, sukaldeko paper, kartoizko edalontzi eta plater, plastikozko mahai-tresna eta abarrik. "Erabili eta botatzeko" produktuen industriak sortzen du mundu osoan zaborrik gehien.
- Jakiak gordetzeko erabili ontzi iraunkorrak. Aluminiozko papera, berriz, neurriz erabili.
- Saiatu pilak behar dituzten tresna eta jostailurik ez erosten. Beharrezko badira, erabili berriro kargatzen diren pilak edo kutsatzen ez duten pila berdeak.
Berrerabil ezazu
- Idazteko papera erabiltzean, ez bota orria alde batetik idatzita dagoenean. Erabili beste aldea oharrak eta zirriborroak egin, apunteak hartu, marrazkiak egin eta abarretarako. Paper zaharra gauzak biltzeko ere erabil dezakezu.
- Mozten den zuhaitz bakoitzeko, 6000 eta 10000 folio inguru ateratzen dira, beraz aprobetxatu ondo papera, zuhaitz gehiagoren hilketa ekiditeko.
- Fotokopiak alde bietatik egin.
- Lorategia baduzu, birziklatu materia organikoa.
- Erabili berriro supermerkatuko plastikozko poltsak zaborrarentzat.
- Ez bota kristalezko tarrorik. Oso baliagarri izaten dira pasta, irina, lekariak eta antzekoak gordetzeko. Itsulapiko, lapitzen ontzi edo hazitegi gisa era erabil daitezke.
Birzikla ezazu
- Bereiztu zaborretarako materialak, behar bezala birziklatzeko. Poltsa banatan gorde zabor organikoa, papera eta kartoia, beirazko ontziak eta gainerako ontziak (brik, plastikoa, latak...). Eta bota hondakin mota bakoitza kalean hartarako jarritako edukiontzietan.
- Behar bezala erabili bilketa selektiborako edukiontziak. Aluminiozko tapoi bakar batek edukiontzia bete beira honda dezake.
- Tona bat paper egiteko 5,3 hektarea baso bota behar da. Har itzazu neurriak: kontsumitu paper gutxiago, erosi paper birziklatua eta bidali birziklatzera ahalik eta paperik gehien.
- Ez bota paperaren edukiontzira bestelako hondakinik, plastiko, esne-ontzi (plastikoa eta aluminioa dute), lata eta abarrik.
- Egunkarien papera errazagoa da birziklatzen, egur-zuntzez egina baita.
- Edalontzi eta bonbilen beira ezin da ontzien beirarekin batera birziklatu. Beira edukiontzietan edozein koloretako botilak edo beirazko ontziak bakarrik bota behar dira. Kendu tapa eta egiaztatu botilak barruan ez duela ezer.
- Ez bota zaborretara botiken ontzi hutsik edo botika-hondar nahiz botika iraungirik. Eraman itzazu farmazietako edukiontzietara.
IÑIGO SALAZAR ETA JULEN BARRENETXEA
3. ZIKLOA, TALDE MOREA ETA TALDE MARROIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario