2012-05-29

                                        Deskribapena
                                          nire eskola
Ni bizi naizen herria Durango da. Durangon ikastetxe asko dago, nirea deskribatuko dizuet.
Eraikuntzak hiru pisu ditu  eta oso handia da.
Ikastetxe horretan hiru patio daude: aurrekoa, erdialdekoa eta atzekaldekoa.
Aurrekaldekoan grafiti polit bat margotu dugu aurten eta ume txikietzat badaude ere txintxaunak  , baita ere jolasteko gune handia .
Erdialdeko patioan: saskibaloi kantxa bi eta futboleko zelai bat ere, eskuin aldean polikiroldegi berri bat  daukagu.
Atzekaldeko patioan meriendatzeko lau mahi eder daude belartzan eta baita ere frontoi estalia.
Gure ikastetxea oso modernoa da kanpotik, kubo bezalakoa da, grisa.Orma batzuk urdinez margotuta daude.
Barrukaldean zuri - urdinekoa da, Real Sociedad koloretakoa nahiz eta gehienok Atheltikekoak izan. Gelen izenak  zuhaitzen izenak dira, adibidez: Pagoa, Urrondo, Alboa... eta abar.
Eskola honetan  900 ikasle gara eta kurtso amaierako jaialdian gauza asko antolatzen dugu. Niri gehien gustatzen zaidana da dantzak ikustea eta baita ere, noski parte hartzea.
Abenduaren 3an Euskeraren eguna ospatzen dugu eta puxika pilo bat aireratzen dugu, orduan zeru guztia globoz beteta gelditzen da, oso dibertigarria da.
Eskola honetan antolatzen ditugun jaiak, oso koloretsuak dira.
                               Eider Ibarra
                           
                           

No hay comentarios:

Publicar un comentario