Horrelako egun batean zasieskola egitea erabaki nuen eta eskolatik ihes egin nuen etxerantz habiatuta. Gero norbaitek etxeko atea jo zuen eta ez nekien Juan Luis izango ote zen. Juan Luis izan zen eta nire amarekin hitz egiten hasi zen. Ondoren, Juan Luis joan ostean nire amak sekulako errieta bota zidan eta zigortu ninduen egun guztia lanak egiten.
Hurrengo egunean eskolara heldu nintzenean matematika nuen, Juan Luisek kriston errieta bota zidan eta azterketa egin behar izan nuen. Gauza zailak agertzen ziren. Amaitu zen denbora, oraindik, orri bat geratzen zitzaidan. Juan Luisek esan zidan azterketa entregatzeko, amaituta izanda ala ez.
Azterketa hartu eta hurrengo egunerako azterketa zuzenduta zegoen, azaldu zidan zer egin nuen txarto. Dena egin nuen txarto zenbaki bat izan ezik. 0,1 izan zen nire azterketako emaitza.
Etxera heldu nintzenean nire amari nota erakustean oso haserre jarri zen. Ez zekien zer egin, erabaki zuen Juan Luisekin hitzordu bat izatea. Eguna heldu zen, hitz egiteko eguna iritzi zen. Nire amak Juan Luisekin hitz egin eta gero ezpabilatzen hasi nintzen eta nota onak ateratzen.
Juan Luisek esan zigun ostegunean matematikako beste azterketa bat egongo zela, piskat zailagoa.
Eguna heldu zen, mahailak banandu genituen, betiko bezala. Azterketa onetan ez nuen pentsatzen zasieskolarik egitea. Azterketa di-da batean bukatu nuen. Bi egun pasatu ostean, Juan Luisek azterketak zuzendu zituen eta oraingoan 10 bat atera nuen. Nire gurasoek esaterakoan oso pozik jarri ziren.
Iada amaitu da nire ipuin langilea.
Uxue Zuazua
Talde Morea
3.zikloa
Pagoa Gela
No hay comentarios:
Publicar un comentario