Elur pantera Asiako goi mendietan bizi da. 2700 eta 6000 metro arteko latitudean. Larru iletsua eta leuna du.
Tanto beltzaz du ilajea eta ehizarakoikusezina bihurtzen da elurretako leku harritsuetan. Panterak ehizarako eremu jakin bat du. Eremua markatzeko gauza hauek erabiltzen dute:
atzaparkada, txiza, eta kaka usaina. Entsumen eta usaimen apartak ditu, eta eskerrak, gauez ehizatzeko ohitura baitu.
Iluntzean beraren ezkutalekua utzi eta harrapakinen bila abiatzen da. Felino en artean elur panterak egiten ditu saltorik luzeenak, 10 metro eta 4 mertro luze garai diren saltoak. Aiztoa bezain letagin zorrotzak ditu, eta harrapakinari eztarritik heltzen dizkio akabatzeko.Animalia basatiak ehizatzen ditu beti; normalean,tamainaz bera baino haundiagoa dira. Animalia oso basatia da. Elurretan uzten dituen oinatzak maiz ikusten diren arren,ez da erraza berarekin topatzea. Estaltze sasoia iristean,otsaila eta martxoa artean,emeak usain berezi bat ateratzen du arrak erakartzeko. Ehun egun inguruko umealdiaren ostean,bi edo hiru kume erditzen ditu emeak, lehen hamar astetan titia eta harrapakin txikiak ematen dizkie. Hiru hilabetetan bere amarekin ehizatzen dute. Bi urte betetzerakoan,beraien kabuz ateratzen dira ehizatzera. Ama utzi eta bere eremua bilatzen dute ehizatzeko.
Gorka Rodriguez
Pagoa gela
No hay comentarios:
Publicar un comentario