2012-05-03

Izurdea



Izurdeak ugaztun itsastarrak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketarako. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute orientatzeko eta komunikatzeko. Radar bat bezalakoa da. Izurdeen mihiak kanal bat du erdian eta horrela kumeek esnea har dezakete urik hartu gabe.
Izurdearen arerio nagusia orkak eta marrazoak dira. Izurdea hiruzpalau minutu egon daiteke urpean. Lo dagoenean 50cm-ko sakoneran egoten dira flotatzen eta 30 segundutik behin arnasa hartzera ateratzen da, esnatu gabe.
Oso lagunkoia da eta talde handietan egoten dira.
Ez da arraroa izurde bat ikustea kide zauritu edo gaixo bati laguntzen, edota gizakiari laguntzen.
Izurdeak 160 hagin dauzka eta muturra luzatua dauka arean sartzeko.















Buruan zulo bat dauka arnasa hartzeko. Munduko ozeano eta itsaso guztietan bizi izaten dira. Izurdeak beste leku batera joaten direnean arinago joateko saltoka joaten dira.
Izurdearen kolaren indarragatik sei metroko saltoak egin ahal dituzte.
Pertsonarekin egotea asko gustatzen zaie. Beraien artean asko laguntzen dira adb: bata besteari algak kentzen dio eta abar.
Izurdeak arrantzaleen sareetan arrapatuta geratzen dira eta hiltzen dira ezin dutelako arnasa artu.
Izurde batek muturrarekin marrazo bat hil ahal du. Nahiz eta orka izurdearen familiakoa izan, izurdea hiltzen du.

 Iñigo Arin 
3.zikloa Urdin Iluna. 








No hay comentarios:

Publicar un comentario